Itsasoz haraindirantz (Verso oltremare), 1984

[…] Itsasoz haraindirantz sailean, 3 metroz gaindiko harlauza triangeluarrak ageri dira lurrean bermaturik eta korapilo batek eutsirik. Haien goiko aldea horman margotutako itsasoz haraindiko urdin koloreko laukizuzen baterantz bideratzen da, ia ukitzeraino.

Kolore hori materia gisa erabili nuen, lur-zerrenda gisa, iparrorratz gisa, eta ez hainbeste kolore gisa, zentzu hertsian. Antzinatean, oso urrutitik ekarri zuten itsasoz haraindiko kolorea Europara; itsasoz bestaldetik, hain zuzen ere... eta horrexegatik hartu zuen izen hori. Kanpoko leku baten adierazpen espaziala da: gure inguruan dagoen toki hori norabide guztietan hedatzen da.

 
Izan ere, Lurrean, edozer noranzko zeharkatzea erabakitzen dugula ere, beti agertuko zaigu, lehentxeago edo geroxeago, itsasoz haraindiko urdinik.

Giovanni Anselmo