NEGUA

Maine-ren paisaia Katzen lanaren funtsezko elementua da 1949az geroztik, eta bertan aire zabalean margotzeko diziplinak eraginda, udazken, negu eta udaberriko hilabeteetan Manhattanen ere aire librean margotzera eraman zuen. City Hall Park areto honetan erakusten den neguko paisaia baten bi aldakuntzen gaia da: Urtarrila 3 (January 3) eta Neguko paisaia 2 (Winter Landscape 2).
Ada, Katzen emaztea, 1957an elkar ezagutu zutenetik artistaren obran gehien agertzen den subjektuetako bat da eta Urtarrila 3 (January 3) lanean erretratatu zuen. Bertan, City Hall Parkeko neguko irudi hotz batean murgilduta agertzen da. Adaren txanoaren fuksia kolore bizia eta ezpain-margo bermiloia nabarmentzen dira zuhaitzen eta zeruaren tonu grisen artean. Gainera, emaztea paisaiatik bananduta agertzen da, film bateko fotogrametako jauzi bat irudikatuko balu bezala, paisaiaren lerro horizontala etenez eta pinturaren denbora linealaren sentsazioa aldatuz.