Ikusezina (Invisibile), 1971
[…] Ikusezina izeneko proiekzio honekin obra ikusezin bat sortu nahi izan nuen. Proiektoreak “VISIBILE” hitza idatzita daukan diapositiba bat proiektatzen du metro batera edo gehixeagora. Proiekzioa eremu irekian egiten da; hau da, tarteko pantailarik gabe, eta testua ez da ikusten, airean baitago proiektatuta. Urrunean ageri den argi-puntua oroigarri moduko bat da, eta ikusezina dena egiaztatzeko gonbita egiten du. Gorputza proiekzioaren foku-puntuaren parean jartzean, “VISIBILE” [hau da, “ikusgaia”] inskripzioa agertzen da, pantaila-lana egiten duen gorputz-atal hori, esku edo beso hori, ikusi egiten baita. Izan ere, ikusezina zera da, ikusi ezin den gauza ikusgaia. Azken buruan, obra ikusgai bat sortuz bakarrik lortu dut obra ikusezin bat egitea.
Giovanni Anselmo