PUZGARRIAK
"Puzgarri hauek eszenaratzen direnean, ni puztuaren baikortasun hori erakusten jarraitzen dute. Sakon arnastea bizitza eta baikortasunaren sinboloa da, eta azken hatsa emateak heriotza adierazten du. Hustutako puzgarriak heriotza adierazten du. Hauek kontrakoak dira".
Jeff Koons New Yorkera joan zen bizitzera 1977. urtean, eta hiriaren bizitza islatzen zuen eskultura-objektua lantzen hasi zen. Manhattango deskontu-dendatan puzgarriak aurkitu zituen: Dalíren surrealismoa, baina, batez ere Marcel Duchamp-en readymadeak gogoratzen dizkiguten dekorazio-jostailu soilak ziren. Ed Paschke artistari esker, Koons eguneroko bizitzatik jasotako erreferenteak erabiltzeaz gehiago jabetu zen. Objektu puzgarri horiek gizarte baten gustuaz modu objektiboan hitz egiten dute, balio-judiziorik egin gabe. Esanahi duala dute —adibidez, lore maskulinoak eta femeninoak daude— eta Donald Judd-en artearen eta, batez ere, Robert Smithson-en ispiluen, inguruko erreferentziak dituzte. Koonsek ispiluak euskarri gisa erabiltzen ditu; ispiluek espazioa eta, beraz, errealitate soziala zabaltzen dute, eta bide batez, ikuslea errealitate horren partaide egiten dute, obran islatua azaltzen baita.