Geometria ingurunean
SÁNCHEZ MARCOS
Loturiko gai edo curriculum arloa: Matematikak eta Natura Zientziak
Bilboko Sanchez Marcos ikastetxeko 3. mailako 23 ikasle
Irakaslea: Leire Pérez
Artista: Iñaki Gracenea
Hizkuntza: euskara
Proiektuak hausnarketa sortzailea bultzatu zuen, matematikak egunerokotasunean erabiltzea kontuan hartuta. Ikasleek ulertu zuten matematikak ez direla soilik zenbakiak liburu batean jasotzea, baizik eta, forma anitzetan, geometria bizitzaren parte dela eta naturan edo edozein diseinu industrialetan aurki dezakegula, baita gure eguneroko errutinan edo gure jolasetan ere.
Tailerren ardatza geometriari artetik heltzea zen, kontuan izanik gai honen berezitasuna dela artelan askotan baliabide plastiko bezala agertzea. Hainbat teknika artistikoren bidez, geometria modu natural eta ludikoan sartu nahi zen ikasgelan, artea abiapuntu gisa hartuta. Cézanneren esaldi batek oso ondo azaltzen du tailerren hari gidaria: “Objektu guztiak murriztu daitezke irudi geometriko sinpleetara, kuboetara, piramideetara, konoetara,…".
Lehen ariketan, klasea hiru taldetan banatu zen oinarrizko irudien izenekin: “zirkulua”, “laukia” eta “hirukia”. Talde bakoitzak perfomance bat egin zuen klaseko mahaiekin taldeari izena ematen zion konfigurazio geometrikoa eraikitzeko. Ondoren, mahaiak era horretan jarrita klasearen funtzionamendua nolakoa izango zen aztertu zuten, espazioaren zer-nolako sentsazioak izango zituzten eta nola sentituko ziren haien aulkiekin irudi bakoitzaren ingurunea sortzerakoan. “Geometria ezkutuaren bila” izeneko sormen-ariketa dibertigarrien bitartez, frottage edo akuarela likidoa bezalako teknika ezberdinak esperimentatu zituzten, “aurkitutako irudietan” zeuden forma geometrikoak bilatu eta aztertzeko. Azkenik, hiru dimentsioko irudiak edo irudi eskultorikoak sortu zituzten: hasteko, oinarrizko forma geometrikoko egitura edo eskeletoak egin zituzten eta ondoren eraikuntza horiei bolumena eman zietan zumea edo kartoia bezalako material ezberdinekin.