EMAKUMEAK ARTEAN

Barakaldoko San Vicente de Paúl ikastetxeko 4. mailako 25 ikasle

Irakasleak: Begoña Arceo eta Aritz Gómez
Artista: Elssie Ansareo
Arloa: Gizarte Zientziak
Lotura duen arloa: Hizkuntza eta Literatura
Hizkuntza: gaztelania

Ikastetxeak emakumeek historian izan duten rola ikusarazteko duen helburu orokorrarekin bat eginez, Elssie Ansareo artistak artearen munduko emakumeak abiapuntutzat hartuta ikerketa- eta sorkuntza-prozesu bat egiteko proposamena luzatu zien ikasleei.

Guggenheim Bilbao Museoko Emakumeak abstrakziogile erakusketa bisitatu zuten eta, artisten artean, emakume pintoreak ez ezik, emakume dantzariak, zinemagileak, argazkilariak, eskultoreak eta abar zeudela jabetu ziren, kontinente guztietakoak egon ere. Ikasleek marrazki eta deskribapen idatzien bidez interpretatu zuten artista haien lana. Obrak digitalizatu egin zituzten animazio-film bat prestatzeko: emakumeek artean duten garrantzia ezagutzera emateko eta zabaltzeko proposamen dibertigarri eta berezia.

Ikasleek marrazkigintza oso gustuko dutela erakutsi zuten. Hala, marrazkien bidez liburu-mota desberdinak asmatzeko proposamena jaso zuten: tolestuak, biribilak, erraldoiak, artista- liburuak nahiz arte-katalogoak. Modu horretan, liburuak berak ikus-entzunezkoarekin bat egin du emakume artisten lana interpretatu, agerian jarri eta ezagutzera emateko.

PROIEKTUEN BILATZAILEA