DIANAREN AMETSA

Niki de Saint Phalle artegintzaren parte handi bat bere irudimenezko unibertsoaren adierazpena da; haren amets eta amesgaiztoek sortutako mikrokosmosarena. Artistaren ustez ametsek haren mitologia pertsonala osatzen zuten eta bere arketipozko irudi sakonak aditzera ematen zituzten: irudi lasaigarriak nahiz izugarriak eta betiere munduko kaosari aurre egiteko antidoto eta babesleku. Dianaren ametsa artelanean Niki de Saint Phallek lotan dagoen jainkosaren buruaren baitan sortzen den antzerki sorginduaren irudiak erakusten dizkigu: nahas-mahasean daude munstroak eta animalia mehatxagarriak sinbolo positiboekin, eguzkia eta bihotzak esaterako. Bi burudun jainko Janusek munduaren dualtasuna eta guregan dugun polaritatea irudikatzen du.