Sentimenduen basoa
Helburuak:
Artearen bidez emozioak adieraztea eta emozio horiez jabetzea; emozioak partekatzeko eta irudikatzeko beste modu batzuk ezagutzea.
Materialak:
Poliespan-zilindroak, paperezko tulipa esferikoak, tenpera, brotxak eta pintzelak, koloretako paperak, kola, makiltxoak eta plastilina.
Proiektua:
- Gelan sentimenduen gainean eztabaidatu zuten eta honako sentimendu hauek atera ziren: poza, tristura, harridura, haserrea edo beldurra. Nola adierazi horietako bakoitza?
- Kolore bakoitzarekin zein sentimendu irudika daitekeen eztabaidatu zuten eta paper gainean zirriborroak egiten dira emozioak irudikatzeko.
- Bizitzaren zuhaitzen ohitura mexikarra beste modu batean interpretatu zuten: sentimenduak irudikatzen dituzten zuhaitzak sortu zituzten ikasleek.
- Zuhaitz bakoitzak emozio bat irudikatzen du, eta bere koloreak sentimenduekin lotuta daude.
- Kolore-kodea erabakitzeko gelak eztabaidatu eta adostu egin izan zuen: horiak alaitasuna adierazten du, gorriak haserrea, urdinak tristura, berdeak harridura eta laranjak beldurra.
- Poliespan-zilindroak kolore horietako paper-zatiez bildu zituzten kola erabiliz.
- Zuhaitzak plastilinaz eta egurrezko makiltxoz osatu zituzten.
- Paperezko esferak margotu zituzten eta, zuhaitzen adaburu moduan, enborren gainean ipini zituzten.
- Azken instalazioa kolore sinbolikoz betetako emozioen baso bat izan zen.