Ehunak (1956–88)
Gegok ehuntzearen kontzeptuarekiko eta ekintzarekiko zuen interesa erabat presente dago bere lengoaia artistikoan. 1940ko hamarkadan, Venezuelara emigratu ondoren, besteak beste altzariak, lanparak eta alfonbrak diseinatzeko tailer bat ireki zuen, eta, hirurogeita hamarreko eta laurogeiko hamarkadetako une ezberdinetan, patroi korapilatsuko alfonbren eta ehunen diseinuarekin esperimentatu zuen berriz ere.
Atal honetan ikusgai dauden piezek Gegok arte aplikatuetara egindako itzulera irudikatzen dute: bereziki nabarmentzekoa da artistak 1987 inguruan sortutako titulurik gabeko tapiz eseki handia. Azken hori osatzen duten zuntz sintetikozko hari elkargurutzatuek paraleloan zeharkatzen dute konposizioa, eta begiztak eratzen dituzte muturretan; horren emaitza tarteka zeharrargia den ehundura bat da. Hormatik esekia, lanak agerian uzten du elementu linealak nola erabil daitezkeen —kasu honetan soka itxuran— motibo abstraktuak sortzeko. Pieza horrekin batera ikusgai daude artistak eskala txikiagoan sortutako ehunen beste adibide batzuk ere.