Nolakoak gara?

Artista: Jorge Rubio
Teknika: pintura
Ikastetxea: Uribarri HI (Bilbo)
Maila: 3.ena
Ikasgaiak: Ingurunearen Ezaguera
Irakaslea: Saioa Cañas

Helburua:

Geure burua hobe ezagutzea, alde fisikoak zein emozionalak, sentimenduak artegintzaren bidez adieraziz.

Materialak:

Arkatzak, 100 x 70 cm-ko harri-kartoi zatiak, proiektorea, argazki-kamera, tenperak eta pintzelak.

Proiektua:

  1. Ikasleei benetan nolakoak diren islatzeko autorretratu bat egitea proposatu zitzaien.
  2. Bakoitzari argazkia egin zitzaien, lehen plano bat.
  3. Argazkiak proiektatu zituzten eskala handitzeko eta kalkatu egin zituzten; horrela harri-kartoizko xafla batera eraman zuten.
  4. Proiekzioak irudia modu eskematikoan marrazteko balio izan zien, gune ilun eta argiak egiteko; ez zuten xehetasunik marraztu.
  5. Benetako autorretratuak izan zitezen edukiz bete zituzten.
  6. Autorretratuaren barruan, euren burua deskribatzeko hitzak sartu zituzten.
  7. Kanpoaldean beldurrak idatzi zituzten.
  8. Argiguneak, erretratuaren aurrealdeko masak, ikasle bakoitzaren nortasunaren alderdi positiboekin lotutako hitzez bete zituzten.
  9. Erretratua amaitzeko, tenperaz margotu zuten.