Ikastetxea aldatzen

Artista: Ibon Garagarza
Ikastetxea: Miribilla ikastetxea
Ikasturtea: 2011–12
Irakaslea: Teresa Tamayo

Helburua:

Era ludiko, praktiko eta sormenezko batean geometriako eta matematikako gaiak indartu.

Materialak:

Harri-kartoia, 30 x 30 cm-koa eta 3 mm-ko lodierakoa, arkatzak, argizariak, akuarela, plastilina, tenpera eta pintzelak.

Proiektua:

  1. Ikasle bakoitzak harri-kartoizko 4 baldosa egin behar ditu; horretarako 30 x 30 cm-ko eta 3 mm-ko lodierakoa kartoi zatia eman.
  2. Baldosa bakoitzean forma geometriko errepikatu bat margotu: baldosa bat triangeluez bete, bestea karratuez, bestea errektangeluez eta azkena zirkuluez, azalera osoa estaliz.
  3. Baldosa bakoitza teknika desberdina erabiliz margotu: argizariak, akuarela, plastilina eta tenpera.
  4. Baldosa guztiak elkarren ondoan ipini ikastetxeko hainbat lekutan, eguneroko lekuak itxuraldatuz.
  5. Eskailera batzuk, patioko lekuren bat, korridore bat... goitik behera alda daitezke geometrian oinarrituta; interbentzio artistiko hori argazkitan jaso daiteke.