(Ipur)Arte Moderno Museoa [Museum of Modern (F)Art] 1971
306. Aretoa
Lan ironiko eta iraultzaile hau egiteko, Yoko Onok New Yorkeko Museum of Moderm Art-en erakusketa bat egin behar zuela iragarri zuen The Village Voice aldizkarian. Izen bereko filmean, kaleko pertsonei egindako elkarrizketak agertzen dira: galdetu egin zieten ea Museum of Moderm Art-eko Yoko Onoren erakusketa ikusi zuten; gehienek "ez, baina asmoa dut" eta antzekoak erantzun zuten. Ekintza iraultzailearekin jarraitu zuen: ondoren Onok azaldu egiten zuen Museum of Moderm Art-eko lorategiaren erdian lurrindutako euliz betetako ontzi bat, bere bolumenaren tamaina berekoa, ireki zuela. Liburu batean argazkiak zituen, euliek New Yorken bisitatutako leku guztiak "erakusteko"; tartean zeuden arte-giroko toki batzuk, esaterako, Jasper Johns-en estudioa Lower East Side-n. Kontzeptua horrela aurkeztean, neurri batean, Onok munduko museorik ezagunena eta "bere" New York hiria okupatu zituen —emakumeen artearen inguruko bakarkako erakusketa gutxi egin ohi ziren museo horretan; are gutxiago artista garaikideenak—.