Argazkia: Willem de Kooning in his studio, 831 Broadway, New York, 1962 © Dan Budnik, All Rights Reserved
Kooning, Willem de
Rotterdam, 1904 | East Hampton, New York, 1997
19
04
Apirilaren 24an jaio zen Rotterdamen.
16
Eskola utzi zuen artisautza- eta dekorazio-enpresa batean aprendiz hasteko.
17
Rotterdam Academie voor Beldende Kunsten-eko arte eder eta artisautza eskoletara joaten hasi zen Rotterdam-eko Technische Wetenschappe-n, 1925 arte.
26
AEBra lekualdatu zen. Urtebetez Hoboken-en bizi izan zen (New Jersey) eta, bertan, etxe-margolari jardun zuen.
27
New Yorkera lekualdatu zen eta, bertan, hurrengo urteetan, beste artista batzuekin hasi zen harremanetan, adibidez, Stuart Davis, Arshile Gorky eta John Grahamekin.
34
Artist’s Union-en sartu zen.
35
Federal Art Project-en WPArako (Works Progress Administration) horma-irudiak egiteko lanean hasi zen. Harold Rosenberg kritikaria ezagutu zuen. New Horizons in American Art erakustaldian parte hartu zuen Museum of Modern Art-en (MoMA), New York.
40
Ballets Russes de Monte Carlo konpainiak New Yorkeko Metropolitan Opera Hous-en antzeztutako Les nuages balletaren dekoratua eta jantziak egin zituen.
42
American and French Painters erakusketan parte hartu zuen Macmillan Inc-en (New York). Jackson Pollock eta Marcel Duchamp ezagutu zituen.
46
Zuri-beltzeko abstrakzio-sail batean hasi zen lanean.
48
New Yorkeko Charles Egan Gallery-n bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen. Udan eskolak eman zituen Black Mountain College-n, Asheville-tik hurbil (Ipar Carolina).
50
Veneziako XXV Biennale di Venezia parte hartu zuen eta, bertan, Excavation aurkeztu.
51
What Abstract Art Means to Me saiakera idatzi zuen.
Excavation lanak Art Institute of Chicago-ren Logan Purchase saria eskuratu zion.
53
Bakarka erakutsi zituen lanak New Yorkeko Sidney Janis Gallery-n.
54
Veneziako XXVII Biennale di Venezia parte hartu zuen.
59
Kassel-eko (Alemania) Documenta 2n parte hartu zuen.
60
Bere lehenengo litografiak egin zituen.
62
AEBko herritartasuna eskuratu zuen. Erakusketa bat egin zuen Allan Stone Gallery-n Barnett Newmanekin batera (New York).
63
East Hampton-era lekualdatu zen (New York kanpoaldeko hiri txiki eta eder bat).
64
Presidential Medal of Freedom jaso zuen, Estatu Batuetako Gobernuak esleitutako sari zibil nabarmenena. Kassel-eko (Alemania) Documenta 3n parte hartu zuen.
65
Haren lanen lehenengo atzera begirako erakusketa egin zen Smith College Museum of Art-en (Northampton, Massachusetts).
68
Amsterdam-eko Stedelijk Museum-ek atzera begirako erakusketa egin zuen eta, horri esker, De Kooningek Herbehereak bisitatu zituen lehenengo aldiz 1926tik. Erakusketa Tate Gallery-ra (Londres), Museum of Modern Art-era (MoMA, New York), Art Institute of Chicago-ra eta Los Angeles County Museum of Art-era (Los Angeles, Kalifornia) eraman zuten gero. Francis Bacon ezagutu zuen Londresen.
69
Bere lehenengo eskulturak egin zituen Erroman, buztinez moldatuak eta molde bitartez brontzez mamituak.
71
Litografiak jarri zituen erakusgai M. Knoedler et Cie. galerian (Paris).
72
Bere lehenengo eskultura-erakusketa egin zuen Baltimore Museum of Art-en (Baltimore, Maryland).
74
Walker Art Center-ek bere marrazki eta eskulturen erakusketa garrantzitsu bat antolatu zuen (Minneapolis) eta Ameriketako Estatu Batuetako beste museo batzuetara eraman zuten gero.
75
American Academy of Arts and Letters-ek bere obra piktorikoaren multzoari buruzko Urrezko Domina esleitu zion.
78
New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-ek artistaren lan berrienei buruzko erakusketa garrantzitsua egin zuen.
79
Eduardo Chillidarekin batera, Andrew W. Mellon saria eskuratu zuen eta, bide batez, bere obrari buruzko erakusketa bat egin zuten Carnegie Museum of Art-en (Pittsburgh). Herbeheretako Gobernuak Orde van Oranje-Nassau-ko ofizial izendatu zuen.
82
Bere azken lanak erakutsi zituen New Yorkeko Xavier Fourcade galerian. Akademie der Künst-eko kide aukeratu zuten (Berlin).
83
Willem de Kooning, The North Atlantic Light, 1960-1983 inauguratu zen Amsterdameko Stedelijk Museum-en, eta Europako hainbat museotara eraman zuten gero. Bere marrazki, margolan eta eskulturen atzera begirako erakustaldi handi bat egin zuen Whitney Museum of American Art-en; hurrengo urtean, Akademie der Künst-era (Berlin) eta Musée national d’art moderne, Centre Georges Pompidou-ra (Paris) eraman zuten.
84
Pintura eta eskultura jarri zituen erakusgai Londresko Anthony d’Offay Gallery-n. Goslar hiriak esleitutako Kaiserring saria jaso zuen (Alemania).
86
AEBko Gobernuaren National Medal of Arts eskuratu zuen.
87
New Yorkeko Gagosian Gallery-k Abstract landscapesen aukeraketa bat erakutsi zuen.
93
Hirshhorn Museum eta Sculpture Garden-ek (Smithsonian Institution, Washington) bere lanaren atzera begirako garrantzitsu bat egin zuen eta, gero, Bartzelona, Atlanta eta Bostonera eraman zuten.
94
Washington-eko National Gallery of Art-ek haren lanaren erakustaldi bat egin zuen eta, gero, Metropolitan Museum-era (New York) eta Tate Gallery-ra (Londres) eraman zuten.
95
San Francisco Museum of Art-ek (San Francisco, Kalifornia) 1980ko hamarkadako margolanen atzera begirako erakusketa bat egin zuen eta, gero, Minneapolis, Bonn, Rotterdam eta New Yorkera eraman zuten.
97
De Kooning martxoaren 19an hil zen East Hamptongo bere etxean (New York).