LeWitt, Sol

Hartford, Connecticut, 1928 | New York, 2007

Sol Lewitt | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa

19

28

Irailaren 9an jaio zen Hartford-en (Connecticut).

49

Arte Ederren ikasketak amaitu zituen Syracuseko Unibertsitatean (New York).

51

Ameriketako Estatu Batuetako Armadan jardun zuen Koreako Gerran.

53

Japonian eta Korean bi urtez jardun ondoren, New Yorken finkatu zen, eta Cartoonsist and Illustrators School-en matrikulatu (gero, School of Visual Arts izena eman zioten).

55

Diseinatzaile grafiko lanetan aritu zen Leoh Ming Pei arkitektoaren, Musée du Louvreko piramide ospetsuaren egilearen, estudioan.

60

New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA) lanean hasi zen, liburudendan lehenengo eta harreragile gero; bertan, beste artista batzuk ezagutu zituen, adibidez, Dan Flavin, Robert Mangold eta Robert Ryman, baita arte-kritikari Lucy Lippard ere.

65

New Yorkeko John Daniels Gallery-n, bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen. Bere lehenengo modulu-piezak egin zituen.

66

Jewish Museum-eko Primary structures erakusketa historikoan parte hartu zuen: «arte minimalista» delakoaren abiapuntu izan zen. Bakarkako erakusketa egin zuen New Yorkeko Dwan Gallery-n.

67

«Paragraphs on Conceptual Art» testu ezaguna argitaratu zuen Artforumen: arte kontzeptualaren sorrera-agiritzat jo izan da.

68

Bere lehenengo Wall Drawing lana egin zuen New Yorkeko Paula Cooper Gallery-n Vietnamgo gerraren kontra mobilizatutako ikasle-komiteentzako dirua biltzeko. Kassel-eko (Alemania) Documenta 4n parte hartu zuen.

69

When Attitudes Become Form erakustaldian egon zen ikusgai Kunsthalle Bern-en (Berna); bertan, Harald Szeeman aritu zen komisario-lanetan. «Sentences on Conceptual Art» argitaratu zuen 0-9n. Lehenengo bakarkako erakusketa Krefeld-eko Haus Lange-ko museo batean (Alemania).

70

Gemeentemuseum Den Haag-en (Haga) eta Pasadena Art Museum-en (Kalifornia) egon zen erakusgai.

71

Hainbat erakustaldi egin zituen New York, Milan, Düsseldorf, Amsterdam eta Londresko galeria batzuetan.

74

Grabatu-erakustaldi bat egin zuen Amsterdam-eko Stedelijk Museum-en.

75

Incomplete Open Cubes and Wall Drawings inauguratu zen Scottish National Gallery of Modern Art-en (Edinburgo); gero, Oxfordeko Museum of Modern Art-era eta Kunsthalle Basel-era (Basilea) eraman zuten.

76

Kölnischer Kunstverein-en egon zen erakusgai (Kolonia). XXXVII Biennale di Venezian parte hartu zuen (Venezia).

77

Utah Museum of Fine Arts-en erakutsi zituen lanak (Salt Lake City, Utah). Kassel-eko (Alemania) Documenta 6n parte hartu zuen.

78

New Yorkeko Museum of Modern Art-ek (MoMA) haren lanen atzera begirako erakusketa garrantzitsua egin zuen; gero, egoitza batzuk aipatzearren, Chicagoko Museum of Contemporary Art-era eta Kaliforniako Jolla Museum of Contemporary Art-era eraman zuten.

80

Spoletora lekualdatu zen (Italia). Akron Art Institute-n egon zen erakusgai (Ohio). XXXIX Biennale di Venezian parte hartu zuen (Venezia).

81

Varsoviako Kultura Jauregian egin zuen erakusketa.

82

Kassel-eko (Alemania) Documenta 7n parte hartu zuen.

83

CAPC – Musée d’Art Contemporain de Bordeaux-en (Bordele, Frantzia), Academia delle Belle Arti-n (Perugia, Italia) eta Centre d’Art Contemporain-en (Geneva) erakutsi zituen lanak.

84

Herbeheretako bi zentrotan egin zituen erakusketak: Stedelijk Museum (Amsterdam) eta Stedelijk Van Abbemuseum (Eindhoven, Herbehereak).

85

Wall Drawing bat egin zuen Brooklyn Museum-en (New York).

86

AEBra itzuli zen. Londresko Tate Gallery-k Sol LeWitt: Prints 1970-1986 atzera begirako erakustaldia inauguratu zuen.

87

Parisko Musee d’Art Moderne de la Ville de Paris-en, Cleveland Museum of Art-en (Ohio) eta Hirshorn Museum and Sculpture Garden-en (Washington) erakutsi zituen lanak.

88

Obra grafikoa erakutsi zuen Walker Art Center-en (Minneapolis). XLIII Biennale di Venezian parte hartu zuen (Venezia).

89

Kunsthalle Bern-en egon zen erakusgai (Berna).

90

Lan berrienei buruzko erakusketa bat inauguratu zen Museum of Contemporary Art-en (Tokio).

93

Oxfordeko Museum of Modern Art-en egon zen erakusgai eta XLV Biennale di Venezian parte hartu zuen (Venezia) Arts against AIDS erakustaldian.

94

Sol LeWitt: Drawings 1958-1992 atzera begirako erakustaldia inauguratu zen Gemeentemuseum Den Haag-en (Haga); gero, hainbat museotara eraman zuten, tartean direla: Museum of Modern Art (Oxford), Westfälisches Landesmuseum (Münster, Alemania), Henry Moore Sculpture Trust and Leeds City Art Gallery (Erresuma Batua), Kunstmuseum Winterthur (Suitza), Musée national d’art moderne, Centre Georges Pompidou (Paris), Fundació Antoni Tàpies (Bartzelona) eta Museum of Fine Arts (Boston).

95

Kunstverein Ludwigsburg-en egon zen erakusgai (Alemania).

96

Wall Drawings lanen atzera begirako erakusketa bat inauguratu zen Renn Espace d’Art Contemporain-en (Paris).

97

Haren lana Guggenehim Bilbao Museoaren Guggenheim Museoak eta mende honetako artea inaugurazio-erakusketan egon zen.

00

San Franciscoko Museum of Modern Art-ek atzera begirako erakustaldi bat egin zion: gero, Chicagoko Museum of Contemporary Art-era (MCA) eta New Yorkeko Museum of American Art-era eraman zuten.

01

Sol Lewitt: Wall Drawings erakustaldia Irish Museum of Modern Art-en (Dublin) eta Williams College Museum of Art-en (Williamstown, Massachusetts) egin zen.

03

Bere lehenengo argazki-erakusketa egin zuen Fundación ICOn Sol LeWitt: Fotografías izenburupean (Madril).

05

Metropolitan Museum of Art-en egin zuen erakusketa (New York).

06

Madison Museum of Contemporary Art-en erakutsi zituen lanak (Madison, Wisconsin). Chillidaren omenez erakusketan parte hartu zuen Guggenheim Bilbao Museoan.

07

Apirilaren 8an hil zen minbiziaren ondorioz.

Partekatu