Prego, Sergio
Donostia, 1969
19
69
Martxoaren 25ean jaio zen Donostian.
92
Arte Ederretan lizentzia lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU).
93
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Arte Plastikoen beka eskuratu zuen.
95
Gipuzkoako Artista Berrien XXXVI. Lehiaketan bigarren saria lortu zuen Donostian eta accesita Eusko Jaurlaritzak esleitutako Gure Artea 1995 sariketan. New Yorkera joan zen bizitzera.
96
Gure Artea 1996 sariketan hautatu zuten.
98
New Yorken Vito Acconci-ren estudioan hasi zen lanean eta bertan egon zen 2002 arte. Tetsuo (Bound to Fail) bideoa estreinatu zuen; Consonnik ekoiztu zuen Artelekuren eta Canal Bizkaiaren lankidetzarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren laguntzarekin. Canal Bizkaian eman zuten. Instituto de la Juventudek (Injuve) antolatutako XIV Muestra de Arte Jovenen parte hartu zuen Madrilen. Bartzelonako Galería Antonio de Barnolan egon zen erakusgai.
00
Gure Artea 2000 sariketan hautatua izan zen Tetsuo (Bound to Fail) bideoarengatik. Trasvases: artistas españoles en vídeo talde-erakusketan parte hartu zuen. Erakusketa ondoren Limako Centro de Cultura Españolen, Buenos Airesko Museo de Arte Modernon eta Mexiko Hiriko Museo de Arte Carrillo Gilen izan zen.
01
Haren lana Ofelias y Ulises. En torno al arte español contemporáneo erakusketan sartu zuten Veneziako XLIX Biennale di Venezia-ren Giudecca-ko Antichi Granei Pabiloian.
02
Madrilgo Galería Soledad Lorenzon artistaren inguruko erakusketa inauguratu zen. Yesland, I am Here to Stay, 2001, bideoa erakutsi zuen Bartzelonako Fundació «la Caixa»ren Sala Montcadak antolatutako Pantalles i Projectors zikloan.
03
Bi erakusketa inauguratu zituen: Winter Star, New Yorkeko Lombard-Freid Projects galerian, eta Sergio Prego, Madrilgo Galería Soledad Lorenzon. Veneziako L Biennale di Venezia-ren «Extra.50» sailerako Absolut Generations erakusketan parte hartu zuen, baita New Yorkeko P.S.1 Contemporary Art Center-en The Real Royal Trip erakusketan ere.
04
ANTI-after T.B. aurkeztu zuen, Bilboko Rekalde Aretorako bereziki pentsatu eta ekoiztutako instalazioa. Haren lana Basileako Art Baselen XXXV. edizioa zela eta ospatu zen Art unlimited: no limits for today’s art-en izan zen.
05
Berlingo Buchmann Galerie-n Boomtube erakusketa egin zuen. Sunoid bideo-instalazioa egin zuen Siena-ko (Italia) Palazzo delle Papesse Centro Arte Contemporanea-k antolatutako Ciclo Caveau-ren IX. edizioa zela eta.
06
Málagako Centro de Arte Contemporáneon (CAC) eta Madrilgo Soledad Lorenzo eta New Yorkeko Lehman Maupin galerietan jarri zituen lanak erakusgai.
07
Napoliko Alfonso Artiaco eta Berlingo Buchmann galerietan erakutsi zituen lanak. Haren lana erakusgai egon zen Guggenheim Bilbao Museoaren Chacun à son goût erakusketan, baita Institut Valencià d’Art Modernen (IVAM) Speed 3 erakusketan ere. Où? Scènes du Sud: Espagne, Italie, Portugal bakarkako erakusketa egin zuen Nîmes-eko (Frantzia) Carré d’Art – Musèe d’Art Contemporain-en.
08
Haren lana honako erakusketetan egon zen ikusgai: España 1957-2007: L’arte spagnola da Picasso, Miró, Dalí e Tàpies ai nostri giorni, Palermoko (Italia) Palazzo Sant’Elia-n; Micronarratives: tentation des petites réalités, Saint-Étienne-ko (Frantzia) Musée d’Art Modern Saint Étienne Métropole-n; eta El medio es el museo, Vigoko MARCOn, Museo de Arte Contemporánean; azken erakusketa Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean izan zen.
09
Madrilgo Galería Soledad Lorenzon erakutsi zituen lanak. Berlingo Buchmann Galerien izan zen Monuments with a Horizon Line II eta Buenos Airesko MNBA Museo Nacional de Bellas Artesek antolatutako Huésped. Colección Musac en el MNBA talde-erakusketetan parte hartu zuen.
10
Jon Mikel Euba eta Txomin Badiolarekin batera, PRIMER PROFORMA 2010 BADIOLA EUBA PREGO 30 ejercicios 40 días 8 horas al día proiektua egin zuen Museo de Arte Contemporáneo de Castilla y León-en (MUSAC), Leónen. Erakusketak egin zituen beste artista batzuekin batera leku hauetan: Centro de Arte Dos de Mayo, Móstoles, Madril; Laboral Centro de Arte y Creación Industrial, Gijón; Tenerife Espacio de las Artes (TEA), Santa Cruz Tenerifekoa; eta Espacio Iniciarte, Sevilla.
11
Haren obra Diez Años de Fotografía Española Contemporánea. Colección Fundación Coca-Cola erakusketan aurkeztu zen, São Pauloko Instituto Cervantes-en.
Ventana 244 galerian (Brooklyn, New York) eta Alfonso Artiaco galerian (Napoli) jarri zuen ikusgai bere obra.
12
Sergio Prego erakusketa inauguratu zen Galería Soledad Lorenzo galerian (Madril).
13
Haren Home (2001) obra Maestros del caos: artistas y chamanes erakusketan ikusi ahal izan zen (CaixaForum, Madril).
14
00 Pared Abultada aurkeztu zuen etHall galerian (Bartzelona).
Haren obra Herri-altxorra. Artium bilduma erakusketan sartu zen (Artium, Vitoria-Gasteiz).
15
Azken obra aurkeztu zuen CarrerasMugica galerian (Bilbo).
16
High-Rise instalazioa egin zuen CA2M museoan (Madril).
17
Sergio Prego: Rose Colored Drift / To the Students erakusketa inauguratu zen Blaffer Art Museum-en (Houston, AEB).
Azken obra aurkeztu zuen Asbestos Hall erakusketan (etHALL, Bartzelona).
Haren Diedroen segida lana Guggenheim Bilbao Museoko Artea eta espazioa erakusketan jarri zen ikusgai.
18
Haren obra Bilboko CarrerasMugica galeriako Subespecies de almacén erakusketa kolektiboan egon zen ikusgai.
19
Cowboys egon zen ikusgai Casal Solleric galerian (Palma).
Veneziako Bienaleko Espainiaren pabiloian aurkeztu zuen bere lana, Itziar Okarizenarekin batera.
20
Chicagoko Graham Foundation For Advanced Studies in the Fine Arts erakundeak Poured Architecture: Sergio Prego on Miguel Fisac inauguratu zuen.
Aurreko lau urteetan bezala, Iruñeko Kondestablearen Jauregian egindako Artea oinez arte garaikidearen urteroko erakusketan parte hartu zuen.
Haren obrak honako erakusketa kolektiboetan parte hartu zuen: Zeru bat, hamaika bide: Euskal Herriko praktika artistikoak 1977 eta 2002 urte artean, Gasteizko ARTIUM-Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan; Un momento atemporal: 35 años Injuve: Artes Visuales, Madrilgo Tabacalera Promoción de Arten; eta Un mundo sin cualidades, Bilboko Carreras Múgica Galerian.
21
Haren lana Gorputza eta arkitektura erakusketa sartu zen, Donostiako Tabakaleran. Zine esperimentalari eskainitako Zin ex. proiektuaren bigarren edizioan parte hartu zuen.
Permutaciones Bug / Olor a celulosa erakusketa egin zuen Vicente del Pedregalekin batera, etHALL galeriaren eskutik, Bartzelonako Loop Jaialdiaren esparruan.
22
Trece a Centauro instalazioa egin zuen Bilboko Arte Ederren Museoan, eraikin zaharra berritzeagatik areto batzuk hutsik zeudela aprobetxatuz.
Zarauzko Photomuseumen antolatutako talde-erakusketan parte hartu zuen: Mysterion: artea ez dago espero den lekuan.
23
Tuttotamburo bakarkako erakusketa inauguratu zen Bilboko Carreras Múgica Galerian.
Donostiako Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan egindako That Time erakusketa kolektiboan parte hartu zuen.
Bosch Aymerich Fundazioaren eskultura-saria jaso zuen lehen edizioan, Bilboko Arte Ederren Museoan jarritako Trece a Centauro instalazioarengatik.
24
The Goma eta etHALL galeriek El rostro ajeno bakarkako erakusketa aurkeztu zuten Madrilen.