Argazkia: Pablo Palazuelo en su estudio de la rue Saint-Jacques, París, años cincuenta
Palazuelo, Pablo
Madril, 1916 | Madril, 2007
19
16
Urriaren 6an jaio zen Madrilen.
34
Ingalaterrara joan zen Oxfordeko School of Arts and Crafts eskolan ikastera.
36
Espainiara itzuli zen.
48
Gobernu frantsesaren beka bat jaso zuen eta Parisen geratu zen bizitzen. Eduardo Chillida ezagutu zuen.
49
Parisko I Salon de Mai-n parte hartu zuen. Lehen aldiz, pintura abstraktu bat aurkeztu zuen.
50
Parisko II Salon de Mai-n parte hartu zuen.
51
Villaines-sous-Bois-en finkatu zen, Parisen iparraldean.
52
Kandinsky saria jaso zuen. Zuricheko Kunsthaus Zürich museoaren Painters of Today in Paris erakusketan eta New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en Younger European Painters erakusketan hartu zuen parte.
54
Haren lana Bernako Kunsthalle Bern-en Tendences actuelles de l’ecole de Paris erakusketan egon zen ikusgai.
55
Lehen bakarkako erakusketa egin zuen Parisko Galerie Maeght-en; hurrengo urteetan, sarritan erakutsi zituen lanak galeria horretan. Carnegie Museum of Art-en (Pittsburgh, Pennsylvania) Carnegie International-en parte hartu zuen.
58
Carnegie Museum of Art-ek (Pittsburgh, Pennsylvania) emandako V. Carnegie saria jaso zuen.
64
Espainian lehen aldiz egon zen erakusgai, Juana Mordó galerian (Madril). Biennale de Menton-en (Frantzia) parte hartu zuen.
69
Espainiara itzuli zen eta familiaren La Peraleda etxean finkatu zen, San Lorenzo de El Escorialetik gertu.
70
Erakusketa bat egin zuen La Chaux-de-Fonds-eko (Suitza) Museé des Beaux-Arts-en.
81
Pol Bury-rekin batera, Danimarkako Kunst Museum-en erakutsi zituen lanak.
82
Kultura Ministerioak Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina eman zion. Bienal de Escultura de Cáceres-en parte hartu zuen.
87
Haren lana Fundació Joan Miróren (Bartzelona) Espacios urbanos erakusketan egon zen ikusgai.
92
Pasajes erakusketan parte hartu zuen Sevillako Erakusketa Unibertsalaren (Expo’92) Espainiaren Pabiloian.
93
Bilboko Arte Eder Museoak haren paper gaineko lana erakutsi zuen.
94
Arte Plastikoen saria jaso zuen Madrilgo Erkidegoaren eskutik. La visión erakusketa inauguratu zen Granadako Palacio Dar-al-horran eta Palacio de los Condes de Gabian. Honako erakusketetan egon zen ikusgai haren lana: Artistas españoles años 80-90, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofían (Madril) eta Madrid: el arte de los setenta, Madrilgo Erkidegoaren Erakusketa Aretoan.
95
Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofíak haren lanaren atzera begirako erakusketa garrantzitsua egin zuen.
96
Madrilgo Fundación Casa de la Monedak Tomás Francisco Prieto saria eman zion. Valentziako Institut Valencià d’Art Modernen (IVAM) erakutsi zituen lanak. Indret erakusketa Museu d’Art Contemporani de Barcelonan (MACBA) inauguratu zuten.
97
Haren lana Arte contemporáneo español erakusketan sartu zen, Mexiko Hiriko Palacio de Bellas Artesen.
98
Escritos, conversaciones liburua argitaratu zuen.
99
Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren Arte Plastikoen Sari Nazionala jaso zuen. Azken bost urteetako eskultura, marrazki eta gouacheak erakusgai jarri zituen Madrilgo Museo Casa de la Monedan.
00
Force Fields: Phases of the Kinetic erakusketan parte hartu zuen, Museu d’Art Contemporani de Barcelonan (MACBA); ondoren, Londresko Hayward Gallery-n egon zen erakusketa.
03
Galeria Joan Pratsen (Bartzelona) erakutsi zituen azken lanak. Haren lana De Picasso a Barceló: Los artistas españoles erakusketan egon zen ikusgai Martigny-ko (Suitza) Fondation Pierre Gianadda-n.
04
Arte Plastikoen Velázquez saria jaso zuen.
05
Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofíak Pablo Palazuelo 1995-2005 erakusketa inauguratu zuen; hala, hamar urte lehenago haren lanari eskaini zion atzera begirakoa osatu zuen.
06
Museu d’Art Contemporani de Barcelonak (MACBA), abenduan, hari eskainitako atzera begirako handi bat inauguratu zuen; Guggenheim Bilbao Museoarekin batera ekoiztutako erakusketa hori hurrengo urtean Bilbon erakutsi zen. Chillidaren omenez erakusketan parte hartu zuen Guggenheim Bilbao Museoan. Beste artista batzuekin batera, Shanghaiko Zhu Qizhan Art Museum-en erakutsi zituen lanak 33 Artists. Spanish Prints erakusketan.
07
Haren lana Bilboko Arte Eder Museoaren Picasso eta Dubuffet artean.