Pérez Agirregoikoa, Juan

Donostia, 1963

Juan Pérez Agirregoikoa | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa

19

63

Urriaren 11n jaio zen Donostian.

87

Lehen bakarkako erakusketa Donostiako Okendo Kultur Etxean egin zuen.

88

Arte Ederretan lizentzia lortu zuen pintura-espezialitatean Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU).

90

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Arte Sorkuntzarako beka lortu zuen, baita 1991n eta 1992an ere.

91

Parisko École National Supérieure des Beaux-Arts-en Diploma Nazionala lortu zuen. Parisen, Galerie Crime eta Galerie de la Grande Masse des Beaux-Arts galerietan erakutsi zituen lanak.

92

Gipuzkoako Artista Berrien Lehiaketa-n bigarren saria lortu zuen Donostian.

93

Filosofia-ikasketak hasi zituen Paris VIII Unibertsitatean eta 1997an amaitu zituen. Fundación Cultural Banestoren beka lortu zuen.

95

Arañitas cartesianas izenburupean Madrilgo Galería & Ediciones Ginkgon bakarka egin zuen erakusketa.

97

Madrilgo Galería & Ediciones Ginkgon eta Buenos Airesko Galería Adriana Indiken jarri zituen erakusgai lanak. Bancaixaren Pintura, Eskultura eta Arte Digitaleko XXIV. saria lortu zuen pintura modalitatean.

98

Bahía Blancako (Argentina) Museo de Arte Contemporáneon egin zuen erakusketa.

99

Basauriko (Bizkaia) Arizko Dorretxean jarri zuen bere lana erakusgai. Artisten Bizilekurako beka lortu zuen Careyesen (Mexiko).

00

Tenue pasión de lo real izenburupean egin zuen erakusketa Madrilgo Asociación Cultural Crucen.

01

Faible passion du réel bakarkako erakusketa egin zuen Montreuil-eko (Frantzia) Dojo de Montreuil-en.

03

Irvy-sur-Seine-ko (Frantzia) La Fênetre galerian erakutsi zituen lanak.

04

Museo de Arte Contemporáneo de Castilla y León (MUSAC) museoak artesorkuntzarako beka eman zion. Bakarkako erakusketa egin zuen La Casa Encendidan Tonto el que lo lea izenburupean. Bilboko Rekalde Aretoko Kabinete Abstraktuan eta Madrilgo Galería Salvador Díazen ere bakarkako erakusketak egin zituen.

05

Buenos Airesko Galería Braga Menéndezen jarri zuen lana erakusgai. Haren lana Helsinkiko Nordic Institute of Contemporary Art-en Populism erakusketan sartu zen. Erakusketa hori Vilnius-en (Lituania), Amsterdamen eta Frankfurten ere izan zen.

06

Lehenengo saria eskuratu zuen Eusko Jaurlaritzak esleitutako Gure Artea 2006 sariketan Abigail Lazkozekin eta Txuspo Poyorekin batera. Koloniako Büro DC arte-zentroan God bless you violence eta Madrilgo Galería Salvador Díazen Felicidades erakusketak aurkeztu zituen.

07

Umea-ko (Suedia) NorrlandsOperan-en Talent inauguratu zuen. Haren lanak Leóngo Museo de Arte Contemporáneo de Castilla y Leónen (MUSAC) Existencias eta Guggenheim Bilbao Museoaren Chacun à son goût talde-erakusketetan egon ziren ikusgai.

08

LONELY AT THE TOP klankeffecten # 5: Juan Pérez Agirregoikoa inauguratu zen Anberesko Museum van Hedendaagse Kunst-en. Bilboko Carreras Múgica galerian bi erakusketa izan zituen: This aggression will not stand… This will not stand! eta En directo el Ochote Ozenki. Concierto para puño alzado; aipatutako azkena Koloniako Galerie Marietta Clages-en ere izan zen. Haren lana Institut Valencià d’Art Modernek (IVAM) Beijingo Iberia Center for Contemporary Art-en antolatu zuen World Record: Art & Sport erakusketan sartu zen.

09

Haren lana Ljubljanako 28. Ljubljanski mednarodni graficni bienale-ren inguruan antolatutako The Matrix: An Unstable Reality erakusketan sartu zen.

10

Bilboko Carreras Múgica galeriak Juan Pérez Agirregoikoa [personal (civil) war] erakusketa inauguratu zuen eta Biziak espazioak, Valentzian, Easy Ryder. Mitsuo Miurak artistari buruzko hitzaldi bat eman zuen (RMS, El Espacio, Madril). Haren obra leku hauetako talde-erakusketetan aurkeztu zen: Centro de Arte Dos de Mayo, Móstoles, Madril; Carreras Múgica galeria, Bilbo; Montehermoso Kultur Etxea, Vitoria-Gasteiz; MARCO, Museo de Arte Contemporánea, Vigo, eta B.P.S. 22, Charleroi, Belgika.

11

Fin de fiesta esku-hartzea egin zuen Passage Souterrain galerian (Paris).

12

¿Quieres un amo? ¡Lo tendréis! erakusketa antolatu zen Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofia museoan (MNCARS, Madril).
Erased erakusketa inauguratu zen Clages galerian (Kolonia, Alemania).

14

Culture is What is Done to Us erakusketa aurkeztu zen Clages galerian (Kolonia, Alemania).
Bilboko CarrerasMugica galeriak The Culture Lovers inauguratu zuen.
Letra morta egin zuen São Pauloko (Brasil) 31. Bienalean.
Haren obra Suturak // Cerca a lo próximo erakusketan sartu zen (San Telmo Museoa, Donostia).

15

Instalazio iraunkor bat egin zuen Guggenheim Bilbao Museoko kafetegian.
Jakartako Bienalean (Indonesia) hartu zuen parte Neither Forward nor Back. Acting in the Present instalazioarekin.
Erakusketa hauetan jarri zen ikusgai haren obra: Rainbow in the Dark (Malmö Konstmuseum, Malmö, Suedia); VVAA. Formas de lo cotidiano (Galeria Estrany–de la Mota, Bartzelona); Punk. Arte garaikidean utzi dituen arrastoak (Artium – Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoan, Vitoria-Gasteiz).

16

Dead Letter eta egin berri zituen serieetako bi Sábado, domingo, sábado erakusketan aurkeztu zen CarrerasMugica galerian (Bilbo). disable inauguratu zen Clages galerian (Kolonia, Alemania).
Museu d’Art Contemporani de Barcelona museoan (MACBA) antolatutako Punk. Sus rastros en el arte contemporáneo hartu zuen parte.

17

Uztailak 38 – Urriak 37 banakako erakusketa inauguratu zen Artium – Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoan (Vitoria-Gasteiz).
Haren obra Bibliotecas insólitas erakusketa kolektiboan sartu zen La Casa Encendida zentroan (Madril).

18

It’s not You. It’s Me inauguratu zen Centre d’Art la Panera zentroan (Bartzelona).
Words don’t Come Easy – Money doesn’t Either erakusketan hartu zuen parte KIT – Kunst im Tunnel galerian (Düsseldorf, Alemania).

Partekatu