Oteiza, Jorge
Orio, Gipuzkoa, 1908 | Donostia, 2003
19
08
Urriaren 21ean jaio zen Orion.
27
Madrilera lekualdatu zen. Arkitekturari buruzko interesa agertu zuen, baina burokrazia arrazoiak tarteko, medikuntzan matrikulatu zen.
28
Lehenengo eskulturak egin zituen.
29
Medikuntza-ikasketak utzi eta, luzerako izan ez bazen ere, Madrilgo Escuela de Artes y Oficiosen matrikulatu zen.
31
Gipuzkoako Artista Berrien IX. Lehiaketan lehenengo saria eskuratu zuen Donostian; 1933an berriz esleitu zioten saria.
32
San Telmo Museoan (Donostia) artista gazteen talde-erakusketa parte hartu zuen.
33
Gipuzkoako Artista Berrien X. Lehiaketan lehenengo saria jaso zuen berriz.
35
Hego Amerikara bidaiatu zuen eta Buenos Airesen finkatu zen. Talde-erakusketa batean parte hartu zuen Sala Witcomben (Buenos Aires). Santiagoko Unibertsitateko (Txile) Academia de Bellas Artesen egin zuen erakusketa. Vicente Huidobro poeta ezagutu zuen.
36
Antzerki politiko esperimentala sortzen parte hartu zuen (Santiago, Txile).
38
Itziar Carreñorekin ezkondu zen.
41
Escuela Nacional de Cerámican (Buenos Aires) irakasle izan zen.
47
Universidad de Trujilloko (Peru) Ikerketa Zientifikoen ohorezko kide izendatu zuten. «Informe sobre mi escultura» argitaratu zuen Cabalgata aldizkarian (Buenos Aires).
48
Bilbora lekualdatu zen.
50
Oñatiko Arantzazuko Basilikaren estatuak egitea esleitu zioten. Elizbarrutiak proiektua baztertu zuen, eta atzeratu. Estatuak 1969an jarri zituzten.
51
Milango IX Triennale di Milano-n ohorezko diploma esleitu zioten Ensayo sobre lo simultáneo eskulturagatik.
52
Londresko Institute of Contemporary Arts-en Monumento al prisionero político desconocido nazioarteko lehiaketan parte hartu zuen espainiar bakarra izan zen. Interpretación de la estatuaria de la megalítica americana argitaratu zuen (Cultura Hispánica argitaletxea, Madril, 1952).
53
Arte fantástico talde-erakusketan parte hartu zuen Galería Clanen (Madril).
54
Arkitekturako Sari Nazionala eskuratu zuen Donejakue bideko kaperaren egitasmoagatik.
57
São Pauloko IV Bienal do Museu de Arte Moderna de São Paulo-n parte hartu zuen, eta Eskulturako nazioarteko saria eskuratu. Bienal de São Paulo-rako Propósito experimental 56-57 katalogoa argitaratu zuen. Equipo 57 artista-taldearen sorreran parte hartu zuen, luze gabe banandu zen arren.
58
Irunera lekualdatu zen. Washingtoneko Gres Gallery-n egon zen erakusgai. Conclusión experimental n.º 1 eta n.º 2 eta Desocupación de la esfera egin zituen.
59
Monumentalidad e Integración de Escultura con Arquitectura y Ciudad nazioarteko lehiaketan (Montevideo) saria eskuratu zuen Roberto Puigekin batera egindako Monumento a Battle proiektuagatik. Homenaje a Mallarmé eta Conclusión experimental n.º 3 lanak egin zituen eta azken horrekin amaitutzat eman zuen bere eskultore-lana.
60
Madrilgo Galería Neblín eta Bilboko Sala Tekan erakutsi zituen lanak Néstor Basterretxearekin batera. El final del arte contemporáneo argitaratu zuen [Oteiza eta N. Basterrechea, Galería Neblí, Madril, 1960)]; bertan, eskultura uzteko arrazoiak azaldu zituen. Haren lana New Spanish Painting and Sculpture erakusketan egon zen ikusgai New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA).
63
Quosque tandem…! Ensayo de interpretación del alma vasca argitaratu zuen (Auñamendi, Donostia, 1963).
65
Acteón filma estreinatu zen, gidoia artistak berak idatzia zuela.
66
GAUR taldea sortu zuen Eduardo Chillida, Nestor Basterretxea, Remigio Mendiburu, Amable Arias, Jose Luis Zumeta, Rafael Ruiz Balerdi eta Jose Antonio Sistiagarekin batera.
68
Arantzazuko Basilikaren eskulturetarako lanei berrekin zien. Oteiza 1933-68 monografikoa argitaratu zuen Nueva forma aldizkariak, Oteizaren «Estética del huevo. Mentalidad vasca y laberinto» epilogoa zuela.
70
Estela a Madoz egin zuen eta Zarautzen instalatu zen.
72
Burutu gabe geratutako lan zatiari heldu zion berriz eta Laboratorio de tizas egin zuen. 1973 Arantzazuko eskulturak jarri zituen erakusgai Galería Múltiplen (Madril).
74
Galería Txantxangorrin (Hondarribia) egin zuen erakusketa.
76
Veneziako XXXVII Biennale di Venezia-n parte hartu zuen.
79
Arte español contemporáneo erakusketan parte hartu zuen Fundación Juan Marchen (Madril).
81
«Falsificación con cultura vasca, artistas, vascofonía, universidad: A un periodista, puntualizaciones que sirven para gobernantes» argitaratu zuen Muga egunkarian (1981eko abuztua).
83
Ejercicios espirituales en un túnel: En busca y encuentro de nuestra identidad perdida argitaratu zuen (Donostia, Hordago, 1983).
84
Euzkadi aldizkariaren sari berezia jaso zuen. 1985 Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina eman zion Kultura Ministerioak.
86
Haren lana Parisko Musée national d’art moderne, Centre Georges Pompidou-ren Qu’est-ce que la sculpture moderne? 1900-1970 erakusketan egon zen ikusgai.
87
Cinq siècles d’art espagnol: le siècle de Picasso erakusketan parte hartu zuen Parisko Musée d’Art Moderne de la Ville de Paris-en.
88
Jorge Oteiza: propósito experimental erakusketa antologikoa egin zuen Fundación Caja de Pensionesek (Madril); gero, erakusketa Bilboko Arte Eder Museora eta Bartzelonako Fundació «la Caixa» de Pensionsera eraman zuten. Espainia ordezkatu zuen Veneziako XLIII Biennale di Venezia-n Susana Solanorekin batera. Asturiasko Printzea saria jaso zuen Arteen kategorian.
90
Existe Dios al noroeste eta La ley de los cambios poesia-lanak argitaratu zituen.
91
El libro de los plagios argitaratu zuen eta, bertan, Eduardo Chillidari plagiatzea leporatu zion.
92
Galería Tristánen (Bartzelona) egin zuen erakusketa. Itziar, elegía y otros poemas argitaratu zuen aurreko urtean haren emazte Itziar Carreño hil ondoren. Odiseo pieza instalatu zen Iruñeko Ziudadela parkean. Nafarroako Urrezko Domina esleitu zioten. Jorge Oteiza Fundazioa sortu zen.
95
Estética del huevo: Huevo y laberinto, mentalidad vasca y laberinto argitaratu zuen. Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria jaso zuen. La tierra y la luna lana instalatu zen Oñatiko Unibertsitatearen klaustroan.
96
Pevsner Association saria eskuratu zuen.
97
Goya mañana. El realismo inmóvil. El Greco. Goya. Picasso liburua argitaratu zuen.
98
Euskal Herritar Unibertsala saria eskuratu zuen Donostiako Orfeoiarekin batera. Ola artelana instalatu zen Museu d’Art Contemporani de Barcelonan (MACBA). Honoris causa doktore izendatu zuten Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Madrilgo Círculo de Bellas Artesen domina eman zioten.
00
Haren lanaren erakusketa antologikoa egin zen Donostiako Kursaal Jauregiko Kubo Aretoan. Iruñeko Sala García Castañónen eta Alacanteko Santa Bárbara gazteluan egin zituen erakusketak.
02
Variante ovoide de la desocupación de la esfera lana instalatu zen Bilboko Udaletxearen aurrean. Arte Ederretako honoris causa doktore izendatu zuten Bartzelonako Unibertsitatean. Fundación Museo Jorge Oteiza Fundazio Museoaren inaugurazioa iragarri zen (Altzuza, Nafarroa).
03
Apirilaren 9an hil zen Donostian.