Lazkano, Jesús Mari

Bergara, Gipuzkoa, 1960

Jesús Mari Lazcano | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa

19

60

Urtarrilaren 10ean jaio zen Bergaran (Gipuzkoa).

69

Pinturan hasi zen oso gaztetatik. Bere lehenengo koadroa egin zuen bederantzi urterekin aitak egindako asto eta paleta batez.

77

Ikasketak hasi zituen Arte Ederren Goi Eskolan (Bilbo). Bilbo Handiko arkitekturarekin izandako lehenengo harremana; gero, bere obrara eraman zuen.

80

Sala Metrònom Barcelonako Tramesa postal eta Parisko Espainiaren Etxearen Espacio poético experimental erakustaldietan parte hartu zuen.

82

Arte Eder ikasketetan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU, Leioa). Artista Berrien Lehiaketako Lehenengo saria eskuratu zuen Donostian.

83

Bere lehenengo bakarkako erakusketak egin zituen Donostiako Kutxa aretoan eta Bilboko Windsor Kulturgintza galerian. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sorkuntza Artistikorako beka eskuratu zuen.

84

Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU, Leioa), pintura-eskolak ematen hasi zen Arte Ederretako Fakultatean. Lan horretan jardun du gaurdaino. Sala Gran Vía, 21en erakutsi zituen lanak (Bilbo).

85

Pintura-modalitateko Lehenengo saria irabazi zuen Gure Artea 1985ean. Donostiako Galería Dieciséisen egin zuen erakusketa.

86

Kultura Ministerioaren Muestra de Arte Joven saria jaso zuen (Madril).

87

Madrilgo bere lehenengo erakusketa egin zuen Galería Gamarra Garriguesen. Gure Artea 1987 sariketako grabatuko bigarren saria eskuratu zuen. Arte en el País Vasco liburuaren portada irudikatu zuen (Ediciones Cátedra).

88

Erakusketa bana egin zuen Donostiako Galería Dieciséisen eta Bilboko BBK Aretoan. Javier Gonzalez de Durana historialariak Lazkanoren 1977 eta 1988 arteko artelanen katalogo arrazoitua argitaratu zuen. New Yorkera bidaiatu zuen eta, bertan, hiriko arkitekturari buruzko koadro-sail bati ekin zion.

89

Galería Antonio Machónen egon zen erakusgai (Madril). International Istanbul Biennialen parte hartu zuen.

90

Banestoren Sorkuntzako Beka esleitu zioten. Seiehun metro koadroko horma-irudi bat egin zuen Metro Bilbaoren obretarako. Madrilgo Antonio Machón eta Bilboko Windsor Kulturgintza galerietan erakutsi zituen lanak.

91

Correoserako lau seilu egin zituen Madril Europako Kultura Hiri izendatu zutela eta.

92

Dallas-eko Adams-Middleton Gallery-n eta Luganoko Collection DOBEn (Suitza) erakutsi zituen lanak. Cuaderno de notas liburua argitaratu zuen Haizegoa argitaletxearekin.

93

Galería Antonio Machónen egon zen erakusgai (Madril).

94

Pintura doktoretzat atera zuen arkitektura eta pinturari buruzko tesi batez Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultatean.

95

Erakusketa bat egin zuen Jakartako Embassy Gallery-n (Indonesia), eta bertan bizi zen hainbat hiletan.

96

Dallasko Adams Middleton Gallery-n erakutsi zituen lanak. Horma-irudi bat egin zuen Fundación Argentariare liburutegirako Madrilen.

97

Bilboko Foru Agiritegiaren Erakusketa Aretoak industria-arkitekturari buruzko bere sailaren atzera begirako bat egin zuen. Donostiako Galería Dieciséisen egin zuen erakusketa. Arte y naturaleza: El jardín como arte mintegian parte hartu zuen Zaragozako Unibertsitatean; horretarako, «El jardín como laboratorio o una geometría natural» saiakera idatzi zuen. Italiara bidaiatu zuen Academia Española de Bellas Artesen beka bati esker (Erroma).

98

Bizkaiko industriako eraikin-hondakinak islatzen zituen De lo bello y lo útil pintura erakusketa egin zuen Industria Arkitekturaren Nazioarteko Mintegian kokatuta Gasteizko Montehermoso Jauregian.

99

De los tiempos azken hamar urteen atzera begirako erakusketa egin zuen Rekalde Aretoan (Bilbo).

00

Galería Antonio de Barnolan egon zen erakusgai (Bartzelona). «Del tiempo, de la ciudad, de nuestro tiempo en la ciudad» saiakera argitaratu zuen Ciudades imaginarias- arquitectura virtual liburuan Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) eskutik.

01

Erroman erakutsi zituen lanak Galleria Il Polittico-n. Formatu handiko Euskadi margolana Eusko Legebiltzarrean instalatu zen (Gasteiz).

02

Galería Antonio Machónen beste erakusketa bat egin zuen (Madril). «Paisajes, ¿qué paisajes?» hitzaldi-zikloa antolatu eta bertan parte hartu zuen Fundación Bilbao Arte Fundazioan (Bilbo). Horma-irudi tankerako De lo relativo o el lugar de la memoria lana instalatu zuen Bilboko Euskalduna Jauregian.

03

BBK Kultura Aretoak azken hamabost urteotako bere obraren atzera begirako erakustaldi garrantzitsu bat egin zuen, eta Catálogo razonado 1989-2003 argitaratu. Iruñeko Galería SEIn erakutsi zituen lanak. Italiara egin zuen bidaiako marrazki eta margolanak biltzen dituen Roma deitutako liburua argitaratu zuen Bassarai argitaletxeak.

04

Erroman erakutsi zituen lanak bigarren aldiz Galleria Il Polittico-n. Atenea Argitaletxearekin hasi zen lankidetzan (Madril), eta hainbat portada egin zituen harrezkero harentzat hurrengo urteetan. Bere artelanak Albemarle Gallery-n erakutsi zituen What Is Realism? izenburupean Edward Lucie Smithen komisario-lanak bere gain hartuta.

05

Bere obra Guggenheim Bilbao Museoaren ArkiEskultura: Arkitekturaren eta eskulturaren arteko harremana XVIII. mendetik orain arte erakusketan egon zen ikusgai. Iraganbideko paisaia instalatu zen Bilboko San Mamesko Intermodalean: tamaina handiko lau horma-irudi.

06

Ars imaginis erakusketa egin zuen Windsor Kulturgintza galerian eta, bertan, Mies van der Rohen-en eta Frank Lloyd Wright-en arkitekturan inspiratutako artelanak jarri zituen erakusgai.

07

Chieti-ko (Italia) Fondazione Michettiren 58. Premio Michetti – «Nuovo Realismo» erakusketan parte hartu zuen. Ekainean, Laborategiak. Bilduma iraunkorrari begira: Jesus Mari Lazkano erakusketa inauguratu zen Guggenheim Bilbao Museoan. Aldi berean, Juan Luis Morazak komisariatutako Ezezagunak. Euskal Herriko arte garaikidearen kartografiak erakusketan parte hartu zuen Guggenheim Bilbao Museoan ere.

08

La construcción del paisaje contemporáneo talde erakusketan egon zen ikusgai Fundación Beulaseko Centro de Arte y Naturalezan (CDAN, Huesca).

09

Gernikako Museoan egon zen erakusgai.

10

Bilboko Arte Eder Museoak haren obraren atzera begirako erakusketa handi bat egin zuen, arkitekturaren eta naturaren arteko dialektikan oinarrituta. Bilbao MMX murala aurkeztu zen Shanghaiko Erakusketa Unibertsalean, Txinan.

11

AlhóndigaBilbao-n Bilbao MMX murala egon zen ikusgai Bilbao Guggenheim ++ Shanghai World Expo 2010 erakusketa zela eta.
Hark egindako Natura imaginis (2010) horma-irudia instalatu zen Bilboko Iberdrola dorrean.

14

Artistaren obra aurkeztu zen Natura imaginis erakusketan, Donostiako Altxerri galerian.

16

LAZKANO. IKUSMIRA erakusketa inauguratu zen kubo-kutxa Aretoan (Donostia).
Nerea argitaletxeak artistari buruzko monografia bat argitaratu zuen, Lazkano izenburupean.
Smithsonian Folklife Festival jaialdian hartu zuen parte (Washington).

17

Artikora joateko espedizio zientifiko eta artistiko batean hartu zuen parte (antolatzailea: The Arctic Circle, New York Foundation).
Lazkanoren bi obra jarri ziren ikusgai Gernikako Batzar Etxean, Sustrai erreak-2. Gernika 1937 argitalpena ilustratzeko sortutakoak. Bonbardaketa gertatu zenetik 75 urte beteko zirelako kaleratu zen argitalpena.

18

Haren obra 68aren ostean. Artea eta praktika artistikoak Euskal Herrian, 1968–2018 erakusketan egon zen zen, Bilboko Arte Ederren Museoan.

19

Artiko film laburra aurkeztu du Bilboko Arte Ederren Museoan.

Partekatu