Argazkia: © Gabuchan Wikicommons

Kounellis, Jannis

Pireo, Grezia, 1936 | Roma, Italia, 2017

Jannis Kounellis | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa

19

36

Pireon jaio zen (Grezia).

56

Erromara lekualdatu zen eta Arte Ederren Akademian sartu zen.

60

Bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Galleria la Tartarugako L’alfabeto di Kounellis izenburupean (Erroma).

63

Bere margolanetan aurkitutako objektuak baliatzen hasi zen. Biennale de San Marinon parte hartu zuen (San Marino, Italia).

67

Bere obra Germano Celant komisario izandako Arte povera e IM spazio erakusketan egon zen ikusgai Galleria La Bertesca-n (Genova, Italia); Celantek berak asmatu zuen «arte povera» izena. Biennale de Parisen parte hartu zuen (Paris).

69

Hamaika zaldi bizidunen erakusketa entzutetsua egin zuen Erromako Galleria l’Atticon. Biennale de Parisen parte hartu zuen (Paris).

70

Bere obra ikusgai egon zen Tokyo Biennialen (Tokio). 1971 Enzo Sperone galerian egon zen erakusgai (Turinen).

72

New Yorkeko lehenengo bakarkako erakusketa Sonnabend Gallery-n; hurrengo urteetan, bertan egin hainbat zituen erakusketa. Kassel-eko (Alemania) Documenta 5en parte hartu zuen. XXXVI Biennale di Venezian parte hartu zuten (Venezia).

76

XXXVII Biennale di Venezian parte hartu zuten (Venezia).

77

Lehenengo aldiz egin zituen erakusketak Atenasen Jean and Karen Bernier Gallery-n. Kunstmuseum Bern-en egon zen erakusgai (Berna), baita Museum Boijmans Van Beuningenen (Rotterdam) ere. Kassel-eko (Alemania) Documenta 6n parte hartu zuen.

78

Städtisches Museum Abteiberg-en erakutsi zituen lanak (Mönchengladbach, Alemania). Primo Pascali saria jaso zuen eta XXXVIII Biennale di Venezian parte hartu zuen (Venezia).

79

Folkwang Museum-en egin zuen erakusketa (Essen, Alemania).

80

Erakusketa bat egin zuen Musée d’Art Modern de la Ville de Paris-en (Paris). XXXIX Biennale di Venezian parte hartu zuen (Venezia).

81

Haren lanaren erakusketa bat inauguratu zen Stedelijk Van AbbeMuseum-en (Eindhoven, Herbehereak) eta, hurrengo urtean, Fundación Caja de Pensionesera (Madril), Whitechapel Art Gallery-ra (Londres) eta Staatliche Kunsthalle Baden-Baden-era (Baden- Baden) eraman zuten.

82

Kassel-eko (Alemania) Documenta 7n parte hartu zuen.

84

Museum Haus Esters-en (Krefeld, Alemania) egin zuen erakusketa, eta XLI Biennale di Venezian parte hartu (Venezia).

85

CAPC – Musée d’Art Contemporain de Bordeaux-ek bere lanari buruzko erakusketa garrantzitsu bat egin zuen (Bordele, Frantzia).

86

Museum of Contemporary Art-ek (MCA, Chicago) berari buruzko atzera begirako bat egin zuen eta, gero, Musée d’Art Contemporain de Montreal-era eraman zuten.

87

Institute of Contemporary Art-en egin zuen eraskuketa (Nagoya, Japonia).

88

Museo d’Arte Contemporanea Castello di Rivolin egin zuen erakusketa (Turin). XLIII Biennale di Venezia , Venezian parte hartu zuen (Venezia).

89

Erakusketa bat egin zuen Bartzelonako Espai Poblenoun.

90

Jannis Kounellis: Via del mare erakustaldia inauguratu zen Stedeljik Museum-en (Amsterdam). La stanza verde erakustaldia hauetan izan zen: Gemeentemuseum Den Haag (Haga), Arnolfini Gallery (Bristol, Erresuma Batua), Institute of Contemporary Arts (Londres) eta Fundació Antoni Tàpies (Bartzelona).

91

Dean Clough-eko Henry Moore Sculpture Trust Studio-n egin zuen erakusketa (Halifax, Erresuma Batua).

93

Erakusketak egin zituen Belvedere Jauregian (Praga), Palazzo Fabroni-n (Pistoia, Italia) eta Marian Goodman Gallery-n (New York). XLV Biennale di Venezian parte hartu zuen (Venezia).

94

Anthony d’Offay (Londres), Konrad Fischer (Düsseldorf) eta Lelong (Paris) galerietan erakutsi zituen lanak. Azken hogeita hamar urteetako lanen aukeraketa bat instalatu zuen Ionion deitutako itsasontzi batean eta Pireon (bere jaioterrian) porturatu zuen.

95

Istanbulgo International Istanbul Biennial parte hartu zuen.

97

Erakusketa bat egin zuen Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofían (Madril). Kounellis: Die Front, das Denken, der Sturm erakustaldia inauguratu zen Koloniako Museum Ludwig-en. Guggenehim Bilbao Museoaren Guggenheim Museoak eta mende honetako artea inaugurazio-erakusketan bere lanak erakutsi ziren.

98

Eskultura bat iraunkorki instalatu zuen Napoli hiriko Ponte di Tappia kalean.

99

Il sarcofago degli sposi erakustaldia inauguratu zen Österreichisches Museum für Angewandte Kunst-en (Viena).

00

Kunstmuseum Winterthur-en (Winterhur, Suitza) eta Buenos Airesko Museo Nacional de Bellas Artesen egon zen ikusgai.

01

Bere lanen erakustaldi bana egin zen Montevideoko Museo Nacional de Artes Visualesen eta Prato-ko Centro per l’Arte Contemporanea Luigi Pecci-n (Italia).

02

Ganteko Stedelijk Museeum voor Actuele Kunst-en (S.M.A.K, Belgika) egon zen erakusgai eta erakusketa bat egin zuen Erromako Galleria Nazionale d’Arte Moderna-n. Bere lanak Guggenheim Bilbao Museoko Prozesua eta materialtasuna XX. mendearen erdialdeko artean erakustaldian sartu ziren.

03

Erakusketa egin zuen Metxitaristen Monasterioan Armeniarren San Lazaro uhartean (Veneziatik hurbil) eta Kunstraum Innsbrucken (Austria).

04

Lan berrienak erakutsi zituen Modern Art Oxforden (Oxford). Atenasko Arte Garaikideko Museo Nazionalean (EMST) egin zuen Joko Olinpikoetan.

05

Jannis Kounellis: Works 1958-2005 atzera begirako erakustaldia inauguratu zen Scottish National Gallery of Modern Art-en (Edinburgh). Opus one erakustaldia inauguratu zen Vienako Albertinan; gero, Musée d’Art Moderne de Saint-Étienne Métropole-ra eraman zuten (Saint-Étienne, Frantzia).

06

Fondazione Arnaldo Pomodoro-n (Milan) eta Museo d’Arte Contemporanea Donna Regina-n (M.A.D.RE, Napoli) erakutsi zituen lanak. Chillidaren omenez erakusketan parte hartu zuen Guggenheim Bilbao Museoan.

07

Neue Nationalgalerie museoak (Berlin) artistari buruzko erakusketa bat egin zuen. Espainian, Malagako Galería Arte Contemporáneo GACMAn bere obra berrienari buruzko erakusketa egin zuen.

08

16th Biennale of Sydneyn parte hartu zuten (Sydney). Bere azken lanak erakutsi zituen Galerie Lelong-en (Zurich). Traces du sacré erakusketa kolektiboan parte hartu zuen Musée national d’art moderne, Centre Georges Pompidou-n (Paris).

09

11th International Istanbul Biennialen parte hartu zuen. Haren lana Museo de Arte Contemporáneo Union Fenosako (MACUF) Antes de ayer y pasado mañana; o lo que pude ser pintura hoy erakustaldi kolektiboan egon zen ikusgai (A Coruña).

10

Erakusketak egin zituen leku hauetan: Fundación Marcelino Botín, Santander; Altxerri galeria, Donostia; Meessen De Clercq, Brusela, eta Ambika P3, University of Westminster, Londres.

11

Parisko Galerie Lelong-ek Klein – Kounellis feu / contre-feu erakusketa inauguratu zuen. Haren obra leku hauetan egon zen ikusgai: Sonnabend Gallery, New York; Galleria d’Arte Moderna «Raccolta Lercaro», Bolognia; les Abattoirs, Toulouse, eta Art Gallery of New South Wales, Sidney.
Guggenheim Bilbao Bildumaren Aukeraketak II erakusketan sartu ziren haren lanak.

12

Kounellisen kokapen zehatzeko obra berriak jarri ziren ikusgai Atenasko Museum of Cycladic Art museoan.
Jannis Kounellis: Artists Rooms Erresuma Batuan zehar ibili zen: Glasgowko Tramway eta MIMA (Middlesbrough Institute of Modern Art) galerietan egon zen ikusgai.
Turingo Giorgio Persano eta Berlingo Blain/Southern galeriek erakusketak eskaini zizkioten.

13

Zenbait erakusketa monografiko inauguratu ziren Ljubljanako City Art Gallery-n, baita Jannis Kounellis in Korea ere, Wooson Gallery-n (Daegu, Hego Korea).
Instalazio bat egin zuen Kounellis Trieste erakusketarako (Salone degli Incanti, Ex Pescheria, Trieste, Italia).
Haren obra Sant Feliu Oratorioan aurkeztu zen (Galería Kewenig, Palma).
Cheim & Read Gallery-k (New York) artistaren azken obrak aurkeztu zituen.

14

Kounellisi buruzko erakusketa monografikoak antolatu ziren Musée d’art moderne et contemporain de Saint-Etienne (Frantzia) eta Casamadre Arte Contemporanea (Napoles) museoetan.
Todi Festival jaialdiaren baitan, Londresko Sprovieri Gallery-k ikusgai jarri zuen Palazzo del Vignola jauregian (Todi, Italia) abuztuan aurkeztu zen instalazioa.
Titulurik gabea (1988) obra Gure garaiko artea. Guggenheim bildumen maisulanak erakusketa kolektibo garrantzitsuan sartu zen (Guggenheim Bilbao Museoa).
Musée d’art moderne et contemporain de Saint-Étienne museoak (Frantzia) bere areto nagusirako obra espezifiko bat egitera gonbidatu zuen artista.

15

Codice Italia erakusketan sartu zen haren obra, Veneziako 56. Bienaleko Italiaren pabiloiaren barruan.
Galleri Bo Bjerggaard galeriak (Kopenhage) Danimarkako hiriburuan Kounellisi buruz inoiz izandako erakusketarik handiena antolatu zuen.
Haren obra The Elements erakusketan sartu zen (Kiasma – Museum of Contemporary Art, Helsinki).

16

Artistak obra espezifiko bat sortu zuen Kounellis: Relámpagos sobre México erakusketarako (MECA – Museo-Espacio Ciudad de las Artes, Aguascalientes, Mexiko).
Negev Museum of Art museoak (Beerseba, Israel) artistari buruzko erakusketa bat egin zuen.
White Cube galeriak haren Alfabeto obra multzo goiztiarrari buruzko erakusketa bat egin zuen.
Parisko La Monnaie eta Galerie Karsten Greve galeriek haren obra aurkeztu zuten.

17

Otsailaren 16an hil zen Erroman.
Kokapen zehatzeko Titulurik gabea (1993–2008) obra instalatu zen, obra iraunkor gisa, Polo Museale Regionale d’Arte Moderna e Contemporanea di Palermo zentroan (Italia).

Partekatu