Nota: este sitio web incluye un sistema de accesibilidad. Presione Control-F11 para ajustar el sitio web a las personas con discapacidad visual que están usando un lector de pantalla; Presione Control-F10 para abrir un menú de accesibilidad.

Ibon Garagarza

Ibon

“Gure inguruan dugun presentzia eta harekiko daukagun elkarreragina beste inon ez bezala nabari dira Zugaztietan. Inguruneari natura itxura ematen edo garai batean izandakoa lakuekin, lur mugimenduekin eta zuhaitzlandaketekin ezkutatzen saiatu arren, ageri-agerikoa da meatzaritza-gunea izan dela. Aurtengo ikasturtean, ostiralero-ostiralero Zugaztietaraino igotzean, nire gogoaldartea aldatuz joaten zen autoko leihatilatik ikusten nuen paisaia aldatu ahala. Ezaguna zait aldarte hori, lagun izaten baitut nire proiektu artistikoetan; inguruan dudan guztiaz erne egotera eta jakin-mina sentitzera bultzatzen nau. Eta jakin-min horixe saiatu naiz transmititzen. ”.

Ibon Garagarza

Partekatu