Aranberri, Ibon
Itziar-Deba, Gipuzkoa, 1969
19
69
Maiatzaren 16an jaio zen, Debako Itziar auzoan (Gipuzkoa).
89
Arte Ederretako ikasketei ekin zien Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eta 1994an lizentziatu zen.
95
Bigarren saria irabazi zuen Gipuzkoako Artista Berrien XXXVI. Lehiaketan (Donostia). Elorrioko (Bizkaia) Arriola Kultur Aretoan (AKA) egin zuen lehenengo erakusketa.
96
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Arte Plastikoen Sorkuntzarako laguntza eskuratu zuen.
97
Gazteriaren Institutu Nazionalak (Injuve) Madrilen antolatutako XIII Muestra de Arte Joven erakusketan hartu zuen parte.
98
Juan de Otaola y Pérez de Saracho beka jaso zuen (Basauri, Bizkaia).
Ethnics banako erakusketa aurkeztu zuen Espacio Abisal aretoan (Bilbo).
99
Kitakyushu (Japonia) hiriko Contemporary Art Center (CCA) zentroaren ikerketa-programako tailerretan hartu zuen parte. Home & Country inauguratu zuen Arizko Dorretxean (Basauri, Bizkaia).
00
Banako erakusketa hauek inauguratu zituen: Everything Is Decided, Nippon Steel enpresa, Kitakyushu (Japonia); eta Light over Lemoniz, Bilboko Consonni aretoan.
01
Erakusketa hauetan ikusi ahal izan zen haren obra: Gaur, hemen, orain (Arte Ederren Museoa, Bilbo), Ironía (Miró Fundazioa, Bartzelona) eta Here & Now (Fukuoka City Museum, Fukuoka, Japonia).
02
Gaur-Egun inauguratu zuen Trayecto Galerian (Gasteiz).
Frankfurteko Manifesta 4 arte garaikideko bienalean hartu zuen parte.
Obra Social Caja Madrid erakundeak antolatutako Generación 2002 erakusketan hartu zuen parte.
03
Transakzio denbora = The Timing of Transaction erakusketan hartu zuen parte Artelekun (Donostia).
New Yorkeko P.S.1 Contemporary Art Center zentroaren 2003–2004 nazioarteko ikasketa-programan onartu zuten.
04
New Yorkeko P.S.1 Contemporary Art Center zentroaren nazioarteko ikasketa-programan hartu zuen parte.
Frantziako Hezkuntza Ministerioak ematen duen Casa de Velázquez eskolaren beka lortu zuen (Madril). Lehenengo saria irabazi zuen Eusko Jaurlaritzaren Gure Artea 2004 lehiaketan, Iñaki Garmendiarekin eta Azucena Vieitesekin batera.
Arte plastikoen 2004–2005 Altadis saria irabazi zuen, beste artista batzuekin batera.
Erakusketa hauetan ikusi ahal izan zen haren obra: ¿Cómo queremos ser gobernados? (Museu d’Art Contemporani – MACBA, Bartzelona), Tour-ismos, la derrota de la dissensió (Fundació Antoni Tàpies, Bartzelona) eta Visa for Thirteen (Contemporary Art Center, New York).
05
International Artists Studio Program in Sweden (IASPIS) erakundearen beka bat lortu zuen, eta (Ir.T. no 513) zuloa proiektua garatu zuen Suedian.
Cavity banako erakusketa inauguratu zuen Berlingo Galerie Isabella Bortolozzi galerian.
06
Mar del Pirineo erakusketa inauguratu zuen Moisés Pérez de Albéniz galerian (Iruñea).
07
Integration inauguratu zuen Kunsthalle Basel museoan (Basilea). Documenta 12 erakusketan hartu zuen parte (Kassel, Alemania), baita Chacun à son goût erakusketan ere (Guggenheim Bilbao Museoa).
08
Disorder banakako erakusketa inauguratu zuen Frankfurter Kunstverein erakusketa-etxean (Frankfurt, Alemania).
There is No Road (LABoral Centro de Arte y Creación Industrial, Gijón) eta Greenwashing (Fondazione Sandretto Re Rebaudengo, Turin, Italia) erakusketetan hartu zuen parte.
Una estaca en el lodo, un hoyo en la cinta. El campo expandido del Land Art, 1968–2008 proiekzio-zikloan ere hartu zuen parte (Centro de Arte Dos de Mayo, Móstoles, Madril).
09
Haren obra Cambio de aceite erakusketa kolektiboan egon zen ikusgai (Galería Pepe Cobo y Cía., Madril).
10
Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofia museoak (MNCARS, Madril) Ibon Aranberri. Gramática de meseta erakusketa inauguratu zuen.
Ars Itineris (Museo do Mar de Galicia, Vigo) eta Desplazamientos (Centre d’Arts Santa Mònica, Bartzelona) erakusketetan hartu zuen parte artistak.
11
Fundació Antoni Tàpies fundazioak Ibon Aranberri. Organigrama erakusketa inauguratu zuen. Bertan, artistak azken hamarkadetan egindako lan batzuk ikusi ahal izan ziren, baita erakusketarako berariaz sortutako beste batzuk ere.
12
Garden of Learning Busan-go Bienalean hartu zuen parte (Busan, Hego Korea).
Haren obra Lugares en pérdida erakusketan sartu zen (Uharte Arte Garaikideko Zentroa, Nafarroa).
13
2011n Production-in-Residence programan parte hartu ondoren, haren obra Baltic Art Center-en (Visby, Suedia) jarri zen ikusgai.
14
Vienako Secession galeriak Finite Location erakusketa inauguratu zuen.
15
Haren obra Ikus-entzunezkoaren aldiriak: ingurua marrazten duen puntuak erakusketan ikusi ahal izan zen (Tabakalera-Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa, Donostia).
16
Obstáculos para la renovación inauguratu zen Espainian (Galería Elba Benítez, Madril).
Makina eskua da ekimena egin zuen Armagintzaren Museoan (Eibar), Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuaren testuinguruan.
17
Common Practices obrari buruzko erakusketa inauguratu zen (Isabella Bortolozzi Galerie, Berlin).
Aranberriren obra hainbat erakusketen barruan ikusi ahal izan zen; besteak beste, hauetan: Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia (Tabakalera-Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa, Donostia) eta Arte para pensar la nueva razón del mundo. Colección del MNCARS (MUNTREF, Museo de la Universidad Nacional de Tres de Febrero, Buenos Aires).
18
Museo bikoitza proiektuaren lehenengo edizioko artista gonbidatua izan zen (San Telmo Museoa, Donostia).
Haren obra Bilboko CarrerasMugica galeriako Subespecies de almacén erakusketan ikusi ahal izan zen.
19
Kitakyushu-ko Arte Garaikidearen Zentroa, Japonia (aurki zabalduko da)
20
Aurreko urteetan bezala, Artea oinez arte garaikidearen urteroko erakusketan parte hartu zuen, Iruñeko Kondestablearen Jauregian.
Haren obra honako talde-erakusketa hauetan sartzen da: Zeru bat, hamaika bide: praktika artistikoak Euskal Herrian 1977-2002 aldian, ARTIUM-Arte Garaikidearen Euskal Zentro Museoa, Gasteiz; eta Une denboragabea: Injuve 35 urte: Ikuspen Arteak, Tabacalera Promoción de Arte, Madril.
22
Almanaque inauguratu zen La Pareden, Avellanedon, Kantabrian.
23
Sofia Erregina Arte Zentro Museo Nazionalak Ikuspegi partziala inauguratu zuen, Aranberriri eskainitako erakusketa antologikoa, 90eko hamarkadako obrak biltzen dituena eta haren hizkuntza artistikoaren bilakaera nabarmentzen duena.
Bakarkako erakusketa eskaini zitzaion Londresko Raven Row arte-zentroan.
Erakusketa kolektibo hauetan parte hartu zuen: 90 berriak, Donostiako San Telmo Museoan; That Time, Tabakaleran, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan, Donostian; eta Non kompon, Bilboko Kampai Espazioan.
24
Haren obra honako erakusketa kolektibo honetan sartu zen: Epílogo. Escenas del desastre en la colección MUSAC. Gaztela eta Leon.
Gasteizko Artium zentroan Entresaka inauguratu zen; hots, 2023an Sofia Erregina Museoan egindako erakusketaren bigarren zatia. Aranberrik erakusketarekin izenburua partekatzen duen pieza berria aurkeztu zuen. Aldi berean, erakusketa honetan, artistak 90eko hamarkadatik gaur arte egindako lana errepasatuko da.