Argazkia: Antoni Tàpies en su taller, Barcelona, 2002, Crédito fotográfico @ Teresa Tàpies Domènech
Tàpies, Antoni
Bartzelona, 1923 | Bartzelona, 2012
19
23
Abenduaren 13an jaio zen Bartzelonan.
42
Birikitako gaixotasun larria izan zuen eta luze egon zen ohean.
44
Universitat de Barcelonan sartu zen Zuzenbidea ikastera, baina ikasketak amaitzera zihoala utzi zuen. Marrazketa ikasi zuen Bartzelonako Acadèmia Vallsen bi hilabetez.
48
Bartzelonako I Saló d’Octubren jarri zituen lanak erakusgai. Joan Miró ezagutu zuen eta lagun min bihurtu ziren.
49
Un aspecto de la pintura catalana erakusketan parte hartu zuen Bartzelonako Institut Français-en.
50
Lehen bakarkako erakusketa egin zuen Bartzelonako Galeries Laietanes-en. Pittsburgh-eko (Pennsylvania) Carnegie International-en parte hartu zuen. Parisera joan zen bizitzera beka bati esker eta han Pablo Picasso ezagutu zuen.
52
Veneziako XXVI Biennale di Venezia-n parte hartu zuen.
53
Lehen bidaia egin zuen Ameriketako Estatu Batuetara Martha Jackson Gallery-n (New York) lehen bakarkako erakusketa zuela eta. São Pauloko II Bienal do Museu de Arte Moderna de São Paulo-n parte hartu zuen.
54
Teresa Barbarekin ezkondu zen.
55
Michel Tapié ezagutu zuen, haren ibilbideko lagun kitzikagarrienetako bat.
57
São Pauloko IV Bienal do Museu de Arte Moderna de São Paulo-n parte hartu zuen.
58
Veneziako XXIX Biennale di Venezia-n parte hartu eta UNESCO saria lortu zuen. Pittsburgh-eko (Pennsylvania) Carnegie International-en lehen saria lortu zuen. Marcel Duchamp ezagutu zuen.
60
Solomon R. Guggenheim Museum-en (New York) Before Picasso, after Miró erakusketan eta New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA) New Spanish Painting and Sculpture erakusketan parte hartu zuen. Tokioko Tokyo Biennial-en parte hartu zuen.
62
Lehen atzera begirako erakusketa antolatu zuten Kestnergesellschaft-en (Hannover). Horren ondotik beste batzuk ere egin ziren New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en eta Zuricheko Kunsthaus Zürich-en.
64
Kassel-eko (Alemania) Documenta 3-n parte hartu zuen formatu handiko zazpi lanekin.
67
Kunstmuseum St. Gallen-ek (St. Gallen, Suitza) haren lan grafikoaren atzera begirako erakusketa egin zuen. Parisko Galerie Maeght-ekin hasi zuen harremana; urtetan, erakusketak bertan egiteko ohitura izan zuen.
68
Hiru dimentsioko objektu gehiago egiten hasi zen.
70
Bere idatzien bilduma bat argitaratu zuen: La pràctica de l’art.
73
Parisko Musée d’Art Moderne de la Ville de Paris-ek atzera begirakoa egin zuen eta ondoren, erakusketa Geneva-n eta Charleroi-n (Belgika) egon zen erakusgai.
74
Haren lanaren atzera begirako erakusketak egin zituzten Louisiana Museum for Moderne Kunst-en (Humlebaek, Danimarka) eta Nationalgalerie-n (Berlin). L’art contra l’estètica liburua argitaratu zuen.
76
Fondation Maeght-ek (Saint-Paul-de-Vence, Frantzia) haren lanen atzera begirako erakusketa egin zuen eta ondoren, Bartzelonako Fundació Joan Mirón izan zen.
77
Ipar Amerikako hainbat hiritan erakutsi zen atzera begirako erakusketa ibiltaria inauguratu zuten. Erakusketaren ibilbidea Albright-Knox Art Gallery-n (Buffalo, New York) hasi zen eta Musée d’Art Contemporain-en (Montreal, Kanada) amaitu zen. Memòria personal liburu autobiografikoa argitaratu zen.
79
Akademie der Künste-ko (Berlin) ohorezko kide aukeratu zuten.
80
Haren lanaren inguruko atzera begirako erakusketak egin ziren Madrilgo Museo Español de Arte Contemporáneon eta Amsterdameko Stedelijk Museum-en.
81
Kultura Ministerioak Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina eman zion. Londresko Royal College of Art-ek honoris causa doktore izendatu zuen.
Zeramikak egiten hasi zen Saint-Paul-de-Vence-n, Frantzian.
83
Frantziako errepublikak Officier de l’Ordre des Arts et des Lettres izendatu zuten. Generalitat de Catalunyak Medalla d’Or eman zion.
Monument Homenatge a Picasso artelan publikoa inauguratu zen.
84
Bartzelonan Fundació Antoni Tàpies legez sortu zen.
85
Frantziako Prix National de Peinture saria jaso zuen. Per un art modern i progressista argitaratu zuen.
86
Vienako Wiener Künstlerhaus-ek haren lanen inguruko erakusketa antologikoa inauguratu zuen eta ondoren, erakusketa Stedelijk Van Abbemuseum-en (Eindhoven, Herbehereak) izan zen.
87
Brontzezko eskulturak egiten hasi zen.
88
Universitat de Barcelonak honoris causa doktore izendatu zuen.
90
Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofíak haren lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen, ondoren, Bartzelonako Fundació Joan Mirón izan zena. San Fernandoko Arte Ederren Erret Akademiaren ohorezko kide izendatu zuten. Asturiasko Printzea saria jaso zuen Arteen kategorian. Fundació Antoni Tàpiesen egoitza koroatzen duen Núvol i cadira monumentu-eskultura inauguratu zen eta handik gutxira, fundazioak bere jarduera publikoei ekin zien.
92
Tàpies. Comunicació sobre el mur erakusketa inauguratu zen Fundació Antoni Tàpiesen eta ondoren, Valentziako Institut Valencià d’Art Modernen (IVAM) eta Londresko Serpentine Gallery-n izan zen. Londresko Royal Academy of Arts-eko ohorezko kide izendatu zuten.
93
Rinzen instalazioa egin zuen Veneziako XLV Biennale di Venezia-ren Espainiaren Pabiloian eta Urrezko Lehoia jaso zuen. Valor de l’art argitaratu zuen.
94
Parisko Galerie Nationale du Jeu de Paume-k haren obraren atzera begirako erakusketa egin zuen.
95
Haren lanaren inguruko atzera begirakoa inauguratu zuten Solomon R. Guggenheim Museum-en (New York). Generalitat de Catalunyak Premi Nacional d’Arts Plàstiques saria eman zion.
96
Haren lanen gaineko erakusketa garrantzitsu bat Japoniako hainbat museotan izan zen.
98
Fundació Antoni Tàpiesen egindako El tatuatge i el cos erakusketak azken berrogeita hamar urteetan egindako paper eta kartoi gaineko obra ezagutzeko aukera eskaini zuen.
99
El arte y sus lugares argitaratu zuen, artistaren testuak eta artistak berak aukeratutako garai eta kultura guztietako artelanen kopiak jasotzen dituen liburua.
00
Haren lanen atzera begirako erakusketa berri bat inauguratu zuten Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofían eta handik, Municheko Haus der Kunst-era eraman zuten.
01
Parisko Bibliothèque Nationale de France-k lan grafikoaren atzera begirako erakusketa egin zuen. Guggenheim Bilbao Museoak Chillida/Tàpies: materia eta pentsamendu bisuala erakusketa egin zuen.
02
Grabatuen eta Arte Grafikoen Sari Nazionala jaso zuen, Kalkografia Nazionalak eta San Fernandoko Arte Ederren Erret Akademiak esleituta.
03
Bere lanak Kunsthalle in Emden-en (Alemania) jarri zituen erakusgai. Arte Plastikoen Velázquez saria eman zion Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak. Madrilgo Complutense Unibertsitateak honoris causa doktore izendatu zuen.
04
Antoni Tàpies. Retrospectiva erakusketa inauguratu zen Museu d’Art Contemporani de Barcelonan (MACBA) eta ondoren, erakusketa Valladolideko Museo Patio Herreriano de Arte Contemporáneo Españolen izan zen. Santanderreko Fundación Marcelino Botínen eta Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofían jarri zituen lanak erakusgai.
05
Tokioko Hara Museum of Contemporary Art-ek haren lanen atzera begirako erakusketa egin zuen. Lissone saria jaso zuen bere ibilbideagatik.
06
Chillidaren omenez erakusketan parte hartu zuen Guggenheim Bilbao Museoan. Frantziar errepublikaren Commandeur de la Légion d’honneur dominaren emate-ekitaldia izan zen.
07
Espoo Museum of Modern Art-ek (EMMA) (Espoo, Finlandia) Finlandian Tàpiesen lehen atzera begirako erakusketa inauguratu zuen.
08
Azken lanen erakusketak egin ziren Bartzelonako Galeria Toni Tàpiesen eta Londresko Waddington Galleries-en. Zuricheko eta Parisko Galerie Lelong-ek 1990eko eta 2000ko hamarkadetako marrazki eta kartoien aukeraketa jarri zuten erakusgai.
10
Fundació Tàpies berriro zabaldu zen Antoni Tàpies. Los lugares del arte erakusketarekin. Fundazioko terrazan Mitjó obra kokatu zen, hasiera batean Bartzelonako Salón Oval del Museu Nacional d’Art de Catalunya-rako zen proiektua, nolabaiteko iskanbila soziala sorrarazi zuen eta ez zen aurrera eraman. Katalanez eta gaztelaniaz argitara atera zen Antoni Tàpiesen idatzizko obra osoaren aurreneko liburukia: Memoria personal. Fragmento para una autobiografía (Obra escrita completa. Volumen I).
11
Sevillako Nuevo Arte galeriak Antoni Tàpies, Obra Gráfica 1974-1994 erakusketa inauguratu zuen eta Bartzelonako Fundació Tàpies-ek Antoni Tàpies. Colección. Haren obra Olor Color. Química, Arte y Pedagogía talde-erakusketan egon zen ikusgai Arts Santa Mònica-n, Bartzelonan.
12
Bartzelonan hil zen otsailaren 6an.
13
Fundació Antoni Tàpies-ekn Contra Tàpies eta Tàpies. Des de l’interior erakusketak hartu zituen; azken hori MNAC Museu Nacional d’Art de Catalunya-rekin lankidetzan antolatu zuen.
LV Biennale de Venezia azoka zela eta, Palazzo Fortuny-n Tàpies. Lo sguardo dell’artista erakusketa egin zen.
Guggenheim Bilbao Museoak Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara, 1964–2009 erakusketa hartu zuen.