Shotz, Alyson

1964an jaio zen Glendale-n (Arizona, AEB).

Alyson Shotz | Artistas | Guggenheim Bilbao Museoa

19

87

Rhode Island School of Design eskolan graduatu zen, pinturako espezialitatean (Providence, Rhode Island, AEB).

90

MOCA Northwest Annual Award saria jaso zuen.

91

Arte Ederretako Masterra egin zuen Washington University-n (Seattle, AEB).

96

Instalazio bat egin zuen eta paper gaineko obra aurkeztu zuen Susan Inglett Gallery-n (New York). New Yorkeko Art Matters Foundation-en beka lortu zuen.

99

Marvels of the Universe erakusketan jarri zuen bere lana ikusgai Susquehanna Art Museum-en (Harrisburg, Pennsylvania, AEB).

Pollock-Krasner Foundation-en beka jaso zuen

00

Lehen aldiz, New Yorkeko MoMA museoak eta P.S.1 Contemporary Art Center-ek elkarlanean jardun zuten Greater New York erakusketa antolatzeko; erakusketa hartan, Shotzen obra ere sartu zen.
Artistaren obra Pastoral Pop erakusketan ere sartu zen (The Whitney Museum at Philip Morris, New York).

01

Haren obra erakusketa hauetan sartu zen: Digital: Printmaking Now (Brooklyn Museum of Art) eta Being There (Derek Eller Gallery, New York).

02

Indoor Gardening aurkeztu zuen Lemon Sky: Projects + Editions galerian (Los Angeles, AEB).
Haren obra Mirror Mirror erakusketan sartu zen MASS MoCA museoan (North Adams, AEB).

03

A Slight Magnification of Altered Things banakako erakusketa inauguratu zen The Frances Young Tang Teaching Museum-en (Saratoga Springs, New York).
Haren Mirror Fence obra Socrates Sculpture Park-en (Queens, New York) instalatu zen, Yard erakusketaren barruan.

04

Cross Sections inauguratu zen Locks Gallery-n (Filadelfia, AEB).
The Shape of Space instalazioa egin zuen Rice University Art Gallery-rako (Houston, AEB).
Marie Walsh Sharpe Foundation Studio Program-eko pintura-beka lortu zuen.

05

Happy and Bob Artists in Residence egoiliarren programan hartu zuen parte, Yale University Art Gallery-k emandakoari esker.
Light, Sound, Space erakusketa antolatu zuen The Aldrich Museum of Contemporary Art museoan (Ridgefield, AEB).

06

Topologies erakusketa inauguratu zen Madison Museum of Contemporary Art museoan (Madison, AEB).
Haren obra erakusketa hauetan sartu zen: Material World (MASS MoCA, North Adams, AEB) eta Light x eight (The Jewish Museum, New York).

07

Saint Gaudens Memorial Fellowship beka lortu zuen.
Summer Installation egin zuen Yale University Art Gallery-n (New Haven, AEB).
Topologies ikusi ahal izan zen Richard E. Peeler Art Center-en (DePauw University, Indiana, AEB).

08

San Francisco Museum of Modern Art museoak New Work: Zilvinas Kempinas, Alyson Shotz, Mary Temple erakusketa antolatu zuen; hartarako, Shotzek The Structure of Light (2008) egin zuen.
Alyson Shotz: 2007 Saint Gaudens Memorial Fellow erakusketa antolatu zen Augustus Saint Gaudens Foundation-en (Cornish, New Hampshire, AEB).
Haren Radiant obra Currents: Recent Acquisitions erakusketan sartu zen (Hirshhorn Museum, Washington, AEB).

09

The Warehouse Gallery-k (Syracuse University, AEB) Drawing through Space erakusketa antolatu zuen Shotzen lanekin, eta Derek Eller Gallery-k ere (New York) haren obra jarri zuen ikusgai Phase Shift erakusketan.
Haren obra Living Color erakusketaren barruan jarri zen ikusgai (Hirshhorn Museum and Sculpture Garden, Washington, AEB).
A Curve in Space and Time modu iraunkorrean instalatu zen Louis Vuitton Kobe Maison galerian (Japonia).

10

Pollock-Krasner Saria jaso zuen.
Wave Equations pieza sortu zuen Sightings: Alyson Shotz erakusketarako (Nasher Sculpture Center, Dallas, AEB).
Standing Wave aurkeztu zuen Wexner Center for the Arts zentroan (The Ohio State University, Columbus, AEB).
Erakusketa hauetan hartu zuen parte: Contemplating the Void: Interventions in the Guggenheim Museum (New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum) eta Material World (MASS MoCA, North Adams, AEB).

11

Geometry of Light erakusketa antolatu zen Espace Louis Vuitton Tokyo galerian.
Fundamental Forces aurkeztu zen Andersson/Sandström Gallery-n (Stockholm eta Umeå, Suedia).
New Yorkeko Carolina Nitsch Contemporary Art eta Derek Eller Gallery galerietan antolatu zituen erakusketak. Haren obra The More Things Change erakusketan sartu zen (San Francisco Museum of Modern Art, San Frantzisko).

12

Sterling Visiting Scholar izendatu zuen Stanford University-ko (AEB) Biologia Kimikoko eta Sistemetako Sailak.
Shotzen banakako zenbait erakusketa antolatu ziren; besteak beste, hauek: Fluid State, Indianapolis Museum of Art (AEB); Alyson Shotz: Selected Work, Borås Konstmuseum (Suedia); Ecliptic, Phillips Collection (Washington, AEB); eta Interval, Vartai galeria (Vilnius, Lituania).

13

Haren obra Esprit Dior, Miss Dior erakusketan egon zen ikusgai (Grand Palais, Paris).
Invariant Interval erakusketa egin zen Texas University-ko (AEB) Visual Arts Center zentroan.
Haren Geometry of Light obra instalatu zen Pattern: Follow the Rules erakusketaren barruan (Eli and Edythe Broad Art Museum, Michigan); gero, Denver-eko (AEB) Museum of Contemporary Art-era eraman zen.
Chroma pieza aurkeztu zuen Derek Eller Gallery-n (North Room, New York).

14

Stanford University Research Fellow ikerketa-beka jaso zuen.
Bere obrarik berrienak aurkeztu zituen erakusketa hauetan: Time Lapse (Derek Eller Gallery, New York) eta Force of Nature (Wellin Museum, Hamilton College, AEB).
Haren Quaternion, 2014 obra Chicagoko (AEB) Fourth Presbyterian Church elizan jarri zen modu iraunkorrean.

15

Haren Light and Shadow erakusketa inauguratu zen Galleri Andersson/Sandström galerian (Stockholm).
Halsey Institute of Contemporary Art institutuak (Charleston, AEB) erakusketa garrantzitsu bat eskaini zion: Force of Nature.
Art Basel elkartearen Parcours ikuskizunean hartu zuen parte (Basilea, Suitza).
Haren obra Intersections: Fifth Anniversary erakusketan sartu zen (The Phillips Collection, Washington, AEB).

16

Haren Weave and Fold erakusketa inauguratu zen Locks Gallery-n, eta Plane Weave instalatu Pennsylvania Academy of the Fine Arts-en; biak ala biak Filadelfian (AEB).
Scattering Screen instalazioa egin zuen San Antonioko lorategi botanikorako (Blue Star Contemporary Art Museum-en ondoan, Texas, AEB).

17

Haren Night erakusketa inauguratu zen Derek Eller Gallery-n (New York).
Haren lana Guggenheim Bilbao Museoko Artea eta espazioa erakusketan jarri zen ikusgai.
The Shape of Space hitzaldia eskaini zuen Franke Program in Science and the Humanities programaren baitan (Yale University, New Haven, AEB).

18

Carolina Nitsch Contemporary Art galerian (New York) aurkeztu zuen bere obra.

Partekatu