Gune didaktiko bat prestatu da erakusketaren osagarri gisa, Yoko Ono artista independente gisa aitortzen duen gunea, eta, testuak, irudiak eta bideoak baliatuz, artistaren ekoizpen artistikoaren ideia nagusietako batzuk azaltzen ditu, besteak beste, jarraibideak, performancea, aktibismoa edo parte-hartzea. Gune honek korridoretik administraziora arteko tartea beteko du eta, 208 aretoaren gaineko balkoiaren aldean, erakusketaren katalogoa ikusteko aukera izango da