TEKNIKAK ETA ESPERIMENTAZIOA

Hurbilketa materiala

Didaktika proiektuaren barruan, Museoak gune didaktikoak, online edukiak eta jarduera bereziak diseinatzen ditu erakusketa bakoitzaren osagarri izateko, eta ikusgai dauden obrak balioesten laguntzen duten tresnak eta baliabideak eskaintzen ditu horrela.

Oraingo honetan, Asmamenaren ildoa erakusketako artistek erabilitako lanprozesu desberdinetarako hurbilketa tekniko eta esperimentala eskaintzen du didaktika-gune honek. Hala, ezagutzera ematen ditu pieza figuratiboetako zein lanik abstraktuenetako batzuk sortzeko erabilitako ezohiko Materialak: eta teknikak. Gainera, agerian uzten du hemen bildutako obren egileak nola baliatzen diren, adibidez, teknologiaz edo espazio arkitektonikoaz, beren ideiei forma emateko. Korridore honetako alde batean, erakusketako artistek erabili ohi dituzten materialen hautaketa bat ikus daiteke, arruntenetatik ezohikoenetara; beste aldean, berriz, sortze-prozesu desberdinen bitartez nola konbinatzen diren azaltzen da. Obrak gauzatzeko erabilitako elementuetan arreta jarri ondoren, begirada berri batekin behatu ahal izango ditugu piezak; ziurrenez aldatu egingo da gure pertzepzioa, eta ñabardura joriagoekin esperimentatu ahal izango dugu erakusketa.