MORANDIREN NATURA HILA (NATURA MORTA, 1952)
MORANDIREN NATURA HILA (NATURA MORTA, 1952)

LORENZO COSTA ETA GIOVANNI BELLINI-RI BEGIRA

Morandiren natura hilek mundu oso bat iradokitzen dute sarri, objektu gutxi batzuen bidez. 1952ko Natura hila bezalako pinturetan, Bolonia zen mundu hori: artistak nekez uzten zuen bizitokia.

Bere lanean multzokatuta ageri diren botilak, pitxerrak eta kaxak Morandiren jaioterriko teilatu eta dorreen antzekoak dira. Morandik akaso Pinacoteca Nazionale di Bologna-n ikusi zituen hainbat pinturetan zegoen Bolonia irudikatuta, tartean, Ama Birjina haurrarekin tronuan, Petronio Tekla santuen artean, Lorenzo Costa-rena (Ferrara, 1460–Mantua, 1535). San Petronioren eskuetan dagoen hiri txiki-txikiak ortzi-muga boloniarra eratzen duten formen arteko elkarreragina erakusten du; hain zuzen ere, forma horiek atzera ageri dira Morandiren natura hilean.

Morandik antzeko hiri-paisaiak aztertu zituen, ziur asko, beste artista italiar batzuen pinturetan; esaterako, San Jeronimo basamortuan Giovanni Bellini-rena (Venezia, 1430–1516). Alessandro Contini Bonacossi bildumagile florentziarraren bilduma famatuan egon zen, eta Uffizi Galerian dago orain, Florentzian zegoenean Morandik sarritan bisitatu ohi zuen museoan hain zuzen.