Elkarrekin zerikusirik ez duten elementuak taldekatzean datza, sortzeko modu berriak bilatze aldera. Bere ezagutzari, esperientziari eta intuizioari esker, artistak aldez aurretik suma edo igar dezake elkartze, nahaste edo konbinazio horren ondorioz gertatuko dena. Sortze-prozesu honekin lotura duten obra hautatuak lantzeko, artistek ezohiko Materialak: erabili dituzte, beren lanean txertatu dituzten teknika bereziekin batera.
Peter Fischli & David Weiss
Gauzen norabidea [1987]
Film laburra, objektu eta elementu desberdinen domino-efektua erakusten duena
MATERIALAK: eguneroko objektu berrerabiliak, besteak beste, suziriak, pneumatikoak, egurrak, aulkiak, ontziak, globoak, sokak, sua eta likido sukoi zein apartsuak.
EFEKTUAK: erreakzio kimikoak, grabitatea, abiadura, ekintza-erreakzioa, indar zentrifugoa, indarren transmisioa, besteren artean.
BIDEOKO OBJEKTUEN EKINTZAK: korrika egitea, zain egotea, erortzea, ukitzea, higatzea, erretzea, erreakzionatzea, estaltzea, jaistea, igotzea, talka egitea, inguratzea, irakitea, erakartzea, eboluzionatzea…
TESTUINGURU ARTISTIKOA: Prozesu-artea, erabilitako Materialak: espazioan eta denboran duen ekoizpenaren, garapenaren eta bilakaeraren garrantzian oinarritua, baita printzipio jakin batzuk barneratzean ere, nola diren grabitatea, indeterminismoa eta zoria; artelana aurreikusi ezineko zerbait bihurtzen da horrela.
Alyson Shotz
Gogoeta-objektua [2017]
MATERIALAK: ehun sintetikoak eta metalak; gainera, material fisikoak balira bezala ageri dira hutsa,
grabitatea eta argia.
EFEKTUAK: grabitatea, tentsioa eta mugimendua.
EKINTZAK: espazio hutsa ikusaraztea eta grabitatea zein argia irudikatzea.
TESTUINGURU ARTISTIKOA: Prozesu-artea, eskulturan oinarritua; erabilitako Materialak: espazioan eta denboran duen ekoizpenak, garapenak eta bilakaerak hartzen dute garrantzia, baita grabitatea, ziurgabetasuna eta zoria bezalako printzipio jakin batzuk barneratzeak ere; aurreikusi ezineko nolakotasuna hartzen du horrela obrak.
Cristina Iglesias
Titulurik gabea (Alabastrozko gela) [1993]
MATERIALAK: zementua, burdina, aluminioa, argizaria, patinak, kristala, alabastroa; gainera, obraren berezko elementuak balira bezala ageri dira argia eta espazioa.
EFEKTUAK: sakontasun espaziala.
EKINTZAK: espazioa ezusteko moduan bereganatzea, arkitektura aprobetxatuta, obraren osagai izan dadin.
TESTUINGURU ARTISTIKOA: arkitektura eta eskultura elkartzen dituzten forma geometrikoak dira obraren bereizgarria nagusia. Leku sentsorial berriak sortzen ditu kanpoaldea eta barnealdea, organikoa eta artifizioa nahastean. Ikusleak artelanaren aurrean duen esperientzia da oinarrizkoena.