Didaktika proiektuaren baitan, Museoak hezkuntza-jarduerak eta -eremuak diseinatzen ditu, erakusketen osagarri gisa, eta jarduera eta eremu horiek tresna ugari eskaintzen dituzte, bai erakusketa-aretoetan, bai online, jendeak hobeto uler ditzan artistak eta haien lanak.
Didaktikako ataletan aipatutako intelektualek usu parte hartzen zuten kafetegi mitikoetako tertulietan. Ohiko elkargune izaten ziren, esaterako, Universal, Levante, Pombo edo Comercial, Madrilen; Espanol, Bartzelonan; Boulevard, La Concordia eta lruna, Bilbon; zein Alameda, Granadan. Europako hirien artean, baina, Vienak izan zuen kafetegi-tradizio handiena; horren erakusle dira Landtmann, Central eta bertako museoetako kafetegi ospetsuak, adibidez. 1920ko hamarkadaren erdi aldera, Berlingo Romanisches Cafe ere izan zen Europako beste topagune nagusietako bat. Kafe-etxeak modernotasunaren eta kosmopolitismoaren irudi izan ziren, eta haietatik sortzaile, pentsalari eta politikari handiak pasa ziren, hala nola Bertolt Brecht, Otto Dix, Albert Einstein, Sigmund Freud,
Adolf Loos eta Leon Trotski, baita Marlene Dietrich, Hannah Hoch, Josephine Baker, Valeska Gert eta Billy Wilder ere urte batzuk geroago. Joseph Goebbels propaganda-ministro naziak hauxe adierazi zuen:
“Judu boltxebikeak hor daude, Romanisches Cafen eserita, azpikerian, beren plan iraultzaile makurrak antolatzen; gauez, lepo betetzen dituzte Kurfurstendammeko aisia-lokalak, beltzen orkestrek dantzara zirikatzen dituzte, eta barre egiten diete garaiko miseriei“. 1933an, atentatu bat jasan zuen kafetegiak, eta gainbeheran hasi zen. Zein do zure kafetegi edo topagune gogokoena? Zergatik?
Max Reinhardt zuzendari austriarra Parisko Erakusketa Unibertsaleko Hungariako pabiloian, Paris, uztaila, 1937. Argazkia: L Magno. Getty Images.