Didaktika proiektuaren baitan, Museoak gune didaktikoak, online edukiak eta jarduera bereziak diseinatzen ditu erakusketa bakoitzaren osagarri, bisitariei tresnak eta baliabideak eskaintzeko ikusgai diren obrak errazago begietsi eta uler ditzaten.
Erakusketa honetarako diseinatutako In Focus proiektuak Joan Miróren ibilbide zabaleko mugarri nabarmenenetako batzuk jasotzen ditu. Artistak lengoaia bisual berezia garatu zuen bere bizitzan zehar, eta etengabeko esperimentazioan hezurmamitu zuen hainbat bitarteko baliatuz: pintura, eskultura, marrazkia, zeramika, eszenografia zein tapizgintza, besteak beste.