Hirugarren solairua
1997an, Museoak Jenny Holzer (1950) gonbidatu zuen berak hautatuko leku baterako obra bate egiteko; hain zuzen ere, 101 aretoa aukeratu zuen (Atariaren ondoan dagoena), eta bertako hormetan Bilborako instalazioa osatzen duten paneletako argidun testuen zati bat islatzen da. Haren ibilbidean ohikoa den moduan, hemen lengoaiaren erabilera ere funtsezkoa da.
2021ean, Holzer errealitate areagotua erabiltzen hasi zen, euskarri berri batean diodo argitsuen panelak eskaintzeko: LIKE BEAUTY IN FLAMES obra ikus daiteke QR kode batez deskargatuta gure errealitate ukigarria errealitate birtual batekin urtzeko aukera ematen duen aplikazioa, eta hori gailu bateko pantaila baten bidez. Era horretan, artistaren panel bereizgarrietako bat tolestu eta Museoko Atarian barrena mugitzen da. Obra hau eraikinaren edozein altueratan aktiba daiteke, baina abiapuntua hirugarren solairu honetan aurkitzen da, haren beste sorkuntzetako batean aurrean; hots, Arno Bikotea marmolezko bankuak.