Didaktika honetarako berariaz sortutako dokumental labur honetan, bere sormen-prozesuaren zenbait gako emateaz gain, bere eskulturek izaten dituzten fase desberdinak azaltzen ditu June Crespok, eta Baskularra izeneko sorkuntza-lan handinahia nola jorratu duen ere adierazten du. Obra horrek artistak bere ibilbidean orain arte inoiz jorratu gabeko dimentsioak ditu, eta Guggenheim Bilbao Museoko 105 areto itzelerako berariaz eskatutako enkargua izan da.
Iraupena: 10 min
Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz eta euskaraz, euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluekin.
Egin klik hemen bideoa ikusteko.
© FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, Bilbo, 2024