Bigarren solairua
Didaktika proiektuaren barruan, Museoak hezkuntza-espazioak diseinatzeaz gain, erakusketak osatzen dituzten jarduerak antolatzen ditu, aretoetan nahiz online eran tresnak eta baliabideak eskainiz, erakusten diren obrak errazago hautemateko eta ulertzeko.
Museoak bere 25. Urteurrena eta Bilduma ospatzeko erabiltzen duen Sekzioak/Intersekzioak erakusketako Didaktika proiektua online ingurunean nahiz presentzialki garatzen da, Hormek hitz egingo balute... izenburupean.
Gune didaktiko hau erakusketaren Narratibagintza atalari buruzkoa da, eta hainbat elementu jartzen ditu agerian, nola diren Museoaren beraren arkitektura ikonikoa —Frank Gehryk diseinatua—, aretoen forma eta tamaina anitzak, eta eraikineko argiztapen naturalak zein artifizialak duten garrantzia; izan ere, horrek guztiak berealdiko eragina du ikusgai dauden obretako askoren aurrean bizi daitekeen esperientzian.
Hormek hitz egingo balute... gune honek eskaintzen dizkigun kontakizunek ikasteko eta hausnartzeko aukera ematen dute, baita Guggenheim Bilbao Museoaren eta bere Bildumaren 25 urteez gozatzeko ere. Hemen aurkeztutako gakoek eta irudiek Joseph Beuys (1921–1986), Christian Boltanski (1944–2021), Francesco Clemente (1952) eta Abigail Lazkoz (1972) artisten lanen alderdirik ezezagunenak ematen dituzte ezagutzera.