Flash of Two Worlds! (1961) komiki enblematikoan agertzen ziren Flash “zahar” eta “berriaren” abenturek txundituta utzi zituzten irakurleak duela 50 urte baino gehiago, multibertsoen bitartez espazioan eta denboran bidaiatzeko aukerarekin. Aurkikuntza berriagoak, Higgs-en bosoiak (2012), esaterako, eta IAC (Instituto Canario de Astrofísica) erakundeak Tenerifen eta La Palman (Kanaria uharteak) partikulen korapilatzeen inguruan egindako esperimentuek ildo horretatik doaz. Bestelako azterlanek iradokitzen dute unibertso paraleloak egon litezkela.
Sue Fuller-en artelanek halako gaiak iradokitzen dituzte, soken bidez hamaika konposizio sortzen baititu artistak.