ESPERIMENTAZIOA

Esperimentazio-prozesuak pentsamendu dibergentea bultzatzen laguntzen du. Aukera berriak probatzen hastean datza, askotan jakin ere egin gabe zer gerta daitekeen eta zein izango ote den azken emaitza. Prozedura hori aplikatuz, obrarentzat interesgarriak diren aurkikuntzak gertatzen dira. Ezohiko materialen eta tekniken erabilera da esperimentazioaren baliabideetako bat, eta haiek garatu ahala, alkimista moduko bat bilakatzen da artista.

Prudencio Irazabal

Prudencio Irazabal

Titulurik gabea 767. zk. [1966]

MATERIALAK: koloretako polimero zeharrargia, pintura-geruza bidez sortua.
EFEKTUAK: prozesu kromatikoa gainjartzea, deseraikitzea eta eraikitzea.
EKINTZAK: pintura-metodo propio bat zehaztea, egilearen obra suntsituen hondakinetatik abiatutako esperimentazio  materialean oinarritua.
TESTUINGURU ARTISTIKOA: Espainiako pinturak 1980ko hamarkadan izandako berrikuntza. Artista-belaunaldi berri bat sortu zen, pinturaren mugak zalantzan jartzen zituena pinturatik bertatik abiatuta; haietako bat da Prudencio Irazabal, zeinak bitartekoaren oinarrizko osagaiekin —kolorea, argia eta materiala— esperimentatuz indar eta zehaztasun handiko irudiak sortzen baititu, gure pertzepzio-ahalmenari desafio egiten diotenak.

Miquel Barceló

Le déluge | Miquel Barceló | Guggenheim Bilbao Museoa

Uholdea [1990]

MATERIALAK: pinturarekin nahastuta erabiltzen ditu, besteak beste, kartoia, itsas algak, errauts bolkanikoa, irina, arroza eta zigarro-muturrak.
EFEKTUAK: materia-pintura geruza lodiak osatzea eta, horrela, testurak sortzea.
EKINTZAK: argia, zuloak eta gardenuneak irudikatzeko moduak bilatzea.
TESTUINGURU ARTISTIKOA: Neoespresionismoa; korronte horrek Espresionismo alemaniarraren eta Ipar Amerikako Espresionismo Abstraktuaren elementu formalak baliatzen ditu, sarritan eskala kolosalean egin ere. Pintzelkada nabarmentzen da, askotan keinu-itxurakoa eta zabala.

Julian SchnabelEspagne | Julian Schnabel | Guggenheim Bilbao Museoa

Espainia [1986]

MATERIALAK: baxera apurtu zatiak Bondo edo masillaz itsatsita.
EFEKTUAK: gainazalari neurriz kanpoko testura ematea baxera apurtu zatiak, keinu-pintzelkadak eta gai figuratiboak txertatuta.
EKINTZAK: irudiak distortsionatzea eta eskala handiko obrak aurkeztea, eragin bisual handiagoa sortzeko.
TESTUINGURU ARTISTIKOA: Neoespresionismo amerikarra, Espresionismo alemaniarraren eta Ipar Amerikako Espresionismo Abstraktuaren elementu formalak erabiltzen dituena eta nolabait pintura figuratibora itzultzen dena, sarritan eskala kolosalean. Keinu-pintzelkadak erabiliz, gai kulturalei, mitologikoei, historikoei eta erotikoei heltzen zaie irudi handi eta deigarriak sortzeko.