Saper vedere l’architettura (Arkitektura ikusten jakitea) liburuan, Bruno Zevi-k dio arkitekturan garrantzitsuena ez direla dimentsioak, ez eta eraikuntza-elementuen ezaugarri estetikoak ere; aitzitik, elementu horiek biltzen duten espazioa, hutsa, da garrantzitsuena. Elkarrizketa bat dago, beraz, edukitzailearen eta edukiaren artean, hemen artelanen eta Frank Gehryren arkitekturaren artean dagoenaren antzera.
Arkitekto italiarraren hitzek oihartzuna dute Cristina Iglesias eta Isa Genzken artisten arkitektura-eskulturetan; izan ere, arkitektura-atalez osatuta daude eta era berean, Museoaren guneekin elkarrizketan aritzen dira.