Ensanblajeak
Ensanblajeak

Pablo Picasso
Ouvrier soudant "La Femme à la Clé" ou dit "La Taulière" devant l'entrée de La Californie Cannes, en 1957
Duncan David Douglas (1916-2018)
© David Douglas Duncan
Photo © RMN-Grand Palais (Musée national Picasso-Paris) / image RMN-GP

Bere sormen ikaragarriak bultzatuta, Vallaurisen, zeramika-lanak egiteaz gain, Picasso berriro hasi zen ensanblajeak sortzen inguruko hondakindegi batetik hartutako objektuak berrerabiliz, eta figura harrigarriak egiten zituen haiekin. Korridore honen amaieran dagoen ikus-entzunezkoan Giltzadun emakumea (1953) obra lantzen ikus dezakezu Picasso. Urte batzuk geroago, La Californie izeneko etxean —bere Canneseko etxe berrian—, materialak berrerabiltzen jarraitzen zuen Picassok. Hala, erratzmakilak, markoak edo zurezko moldurak giza irudi bihurtu zituen Bainulariak (1956) eskultura-multzoan. Gerora, multzo horren brontzezko bertsioa egin zuen Europatik eta AEBtik izango zuen ibiltaritzarako.

Babeslea: