HIZKUNTZA PLASTIKOA

"Nork ez du inoiz nahi izan izakiak eta gauzak gehiago antzeman, hobeto antzeman, beste era batera antzeman, ez hitzen, fonemen, ezta onomatopeien bitartez, baizik zeinu grafikoekin?"

Hitzetatik libratzen zuen bitartekoa aurkitu zuen Henri Michauxk pinturan, bere barne-mundua modu zuzen eta espontaneoagoan espresatzeko bidea ematen zion hizkuntza berri batekin esperimentatuta. Hala, Michauxren lan piktorikoa, gauzatze azkar eta dinamikokoa da.

Horretarako, nagusiki, material oso likidoekin egiten zuen lan Michauxk, tinta eta akuarela kasu, mugimendu-abiadura handiagoa ematen baitzioten. Erritmoz, keinuz eta zeinuz betetako konposaketak gauzatu zituen, askotan identifika ezin daitezkeen irudien errepresentazio direnak: pertsonak edo animaliak, bai eta bizi izan zituen kontzientzia-egoera aztoratuen oroitzapenetatik abiatutako forma abstraktuak ere.