Arte Historian zehar, koadroa, bi dimentsioko azalera gisa ulertua, munduari eta espazio errealari irekitako leiho bezala agertu da. Marrazketa teknikoan, irudikapen-sistemetako bat sistema diedrikoa da. Sistema horrekin, objektu baten hiru ikuspegiak marrazten dira (altxaera, oinarria eta profila), eta horri esker, haren forma eta hartzen duen espazioa ulertu dezakegu, beste objektu batzuekiko harremanean.
Sergio Pregoren Diedroen segida laneko panel mugikorrek, planoen mugimendu leunaren bitartez, agerian uzten dute euskal artistak objektu baten eta hura inguratzen duen espazioaren eraldaketaren inguruan egindako ikerketa.