LEIHO BAT NEW YORKERA NIRE IKASGELATIK
Ikasturte bakoitzean bi ikastetxetako —bata Bilbo Handikoa eta bestea New Yorkekoa— ikasleek beren proiektu artistikoen dokumentazioa eta argazkiak trukatzen dituzte, eta informazioa partekatzen dute ingurune bakoitzaren bereizgarriei eta dituzten ezaugarri komunei buruz.
2021–22 ikasturte honetan, Leioako Txomin Aresti eskolako ikasleak New Yorkeko 28. Ikastetxe Publikoko ikasleekin harremanetan egon ziren zenbait astez mezu elektronikoen bidez, eta dagozkien programetan bi taldeek aurrera eramandako sortze-prozesuak iruditan biltzen zituzten argazkiak bidali zizkioten elkarri. Hizkuntzak eta komunikazioa funtsezko osagaiak izan ziren Atlantikoaren alde banatan kokatutako bi ikasgelen artean gaztelaniaz eta ingelesez garatu zuten elkartruke horretan.
Gainera, programan parte hartu duten sei ikastetxeek New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museumen antolatutako A Year with Children erakusketarako bisita birtual interaktiboetan parte hartzeko aukera izan zuten haur iparramerikarren obra ezagutzeko. New Yorketik zuzen- zuzenean egindako bideo-dei bidez, Gabriela O’Leary hezitzaileak bertako haurrek egin eta Bosgarren Hiribidean ikusgai jarritako lanak erakutsi zizkien Urnieta, Leioa, Barakaldo, Gasteiz eta Turtziozeko ikasleei. Esperientzia horri esker, New York hirirako leiho bat ireki zen ikasgeletan, eta ikasleek Solomon R. Guggenheim Museum birtualki ezagutzeko parada izan zuten.