Kontxako hondartza, Donostia

Hondartzak

Donostia, Euskadi

Donostiako hondartzek hiriko bista ikusgarria dute, eta aukera paregabea ematen dute surfa eta bestelako ur kirolak egiteko. Ingurugiroaren kudeaketa ona dela eta, gainera, hondartza guztiek EMAS ziurtagiria berritu zuten, alegia, Europako Batasunaren kalitate ziurtagiri gorena.

600 metroko luzera duen Ondarretako hondartza Kontxa eta Zurriolakoarekin dago lotuta, 7 kilometroko itsas pasealekuaren bitartez. Pasealeku hori Ondarreta ondoan amaitzen da, Haizearen orrazian, hain zuzen.

Zurriolako hondartza Donostiako Gros auzoan dago, Kursaal Biltzar Jauregia eta Auditoria adi begira duela. Surfak toki nabarmena hartzen du inguru eder honetan, olatuak oso aproposak baitira kirol hori egiteko.

Kontxako hondartza paregabea da Donostiako ikur nagusietako bat. Hirigunean bertan dago eta bista zoragarriak eskaintzen dizkio bisitariari: maskor itxurako badia ezaguna, Santa Klara irla erdian eta Igeldo eta Urgull mendiak albo batean dituela.

Zer ikusi

004 Puppy Julio 2012 1 scaled
Guggenheim Bilbao, Bilbo

Puppy