Oldenburg, Claes

claes oldenburg

19

29

Stockholmen jaio zen. Bere gurasoak Sigrid Elisabeth Lindforss eta Gösta Oldenburgen ziren. Aita agregatu diplomatikoa zen Suediako Kontsulatuan New Yorken.

33

Oldenburgtarrak Oslon jarri ziren bizitzen eta bertan izan ziren 1936ra arte.

36

Chicagora joan ziren bizitzera. Hor, Gösta kontsula izan zen lehenbizi, eta gero, kontsul orokorra, harik eta 1959an erretiroa hartu zuen arte.

46

Claes Oldenburg batxilergoa amaitu zuen Latin School of Chicago-n eta Yale Unibertsitatean Ingeles Arte eta Literaturan lizentziatu zen.

50

Gau eskoletara joan zen (geroago, egunekoetara) Art Institute of Chicago-n, kazetari praktikak egiten ari zen bitartean City News Bureau agentziarentzat.

53

Lehenbiziko erakusketa publikoa egin zuen, St. Elmo Clubekotalde erakusketa batean , Chicagon.

55

Art Institute of Chicago utzi zuen; bere marrazkiak 1020 Art Center-en erakutsi zituen. Bizimodua ateratzeko, liburu denda batean musika atalean egiten zuen lan, bai eta ilustratzaile modura Chicago aldizkarirako.

56

Oldenburg New Yorken jarri zen bizitzen.

58

Allan Kaprow ezagutu zuen, baita beste artista batzuk ere, Hansa Gallery-ko kideak, George Segalen New Brunswickeko landetxean.

59

Tom Wesselman eta Marc Ratliff harremanetan jarri ziren Oldenburgekin maiatzean erakusketa bat antolatzeko, Judson Memorial Church-eko sotoan. Oldenburgek bere luzaroko ohiturari ekin zion, hots, “izpi pistolak” biltzeari.

60

Ray Gun Spex programa berezien performance sorta egin zuen. Horren barruan izan ziren Oldenburgen Hiriko argazkiak (Snapshots from the City) eta Kalea (The Streetenvironment (“giroa”) lana Judson Gallery-n. Pat Muschinskirekin ezkondu zen (geroago Patty Mucha modura ezaguna).

61

Urte amaieran, Denda (The Store) instalazioa inauguratu zuen, eta bi hilabetez bisitatu ahal izan zen saltoki alokatu batean, Manhattaneko East Second Street-en.

62

Otsailetik maiatzera, Dendan hamar performance antolatu ziren. Uda partean, Oldenburgek Denda ikuskizun bihurtu zuen, Green Galleryn. Mihise leun erraldoiak sortu zituen, baita eta artelanak ere, igeltsuz eta esmaltez eginak, Dendarako.

63

Oldenburg New Yorketik joan zen Los Angeleseko topaleku artistiko hasiberriak erakarrita. “Giro” (environment) batean egin zuen lan; hurrengo urtean, Logelako multzoa (Bedroom Ensemble) izenburupean aurkeztu zuen Sidney Jannis Gallery-n. Etxea gaiaren ideia hasi zen mamitzen.

64

New Yorkera itzuli zen, eta aukeratu egingo zuten talde erakusketa batean parte har zezan, Veneziako Bienalean AEB ordezkatzeko. Italian zehar bidaiatu eta Parisen lan egin zuen, Ileana Sonnabend galerian egindako erakusketa baterako.

65

Oldenburgek Herri artearen Museoa, New York hiria (Museum of popular art, n.y.c.) lehenengo zirriborroak egin zituen, alegia, geroago Sagu Museoa (Mouse Museum) bilakatu zen lanarenak. Halaber, bere lehenengo hiri monumentuak egiteko, hau da, objektu tridimentsional erraldoiak hirigunetan jartzeko lehen proposamenak egin zituen.

66

Moderna Museet-ek bere lehenbiziko erakusketa handia hartu zuen; bertan, 1963tik 1966ra arteko lanak ikusgai jarri ziren. Oldenburgek 1960ko hamarkadako bere azken performance-a egin zuen; geroago, baina, 1985ean, Venezian (Italia) Labanaren ibilbidea (Il Corso del Coltello) sortu zuen Coosje van Bruggenekin elkarlanean.

69

Lehenengo monumentu “egingarria”, (Gora doan) ezpainetakoa beldar ibilgailuaren gainean [Lipstick (Ascending) on Carterpillar Tracks], egin zuen, Yale Unibertsitateko arkitektura ikasle batzuek hala eskatuta.

72

Sagu Museoaren lehenengo egitura sortu zuen, Kasseleko Documenta 5 azokarako. Kanpoaldea desberdina da 1977an sortu zuenarekin, hartan saguaren itxura kanpotik ere ikusten baitzen.

75

Elkarlanean hasi zen Coosje van Bruggen arte historialari, eskultore eta kritikoarekin, espazio publikoetarako tamaina handiko proiektuetan. Hurrengo hamarkadetan, monumentu garrantzitsuak sortu zituzten, eta mundu osoko hiri-paisaiak nahiz museo bildumak beteko.

77

1977an Van Bruggenekin ezkondu zen. Sagu Museoak, bere egungo kanpo itxura zuela, zenbait herrialdetara bidaiatu zuen.

85

Oldenburgek eta Van Bruggenek Labanaren ibilbidea (Il Corso del Coltello) performance-a asmatu zuten, Germano Celant eta Frank Gehry-rekin batera. Horretarako, Oldenburgek eta Van Bruggenek Laban ontzia I (Knife Ship I) sortu zuten: laban suitzar baten eskultura erraldoia zen, arraunduna eta motorduna; Veneziako kanalak gurutzatzeko egokia.

09

Coosje van Bruggen hil zen.

12

Vienako Museum moderner Kunst Stiftung Ludwing Wien museoan, Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada erakusketa inauguratu zen; gerora, Kolonian, Bilbon, New Yorken eta Minneapolisen ikusgai jarri zen.

Partekatu