Braque, Georges

Argenteuil-sur-Seine (Francia), 1882

Captura de pantalla 2021 03 03 a las 10 30 07

18

82

1882ko maiatzaren 13an jaio zen Argenteuil-sur-Seinen. Haren aita, Charles Braque, horma-pinturako enpresa baten jabea zen.

05

Parisko Arte Ederretako Akademian aritu zen, eta Léon Bonnat izan zuen irakasle.
Fauvismoa deskubritu zuen Udazkeneko Aretoan, Matisse, Manguin, Derain, Vlaminck, Marque eta Camoinen margolanen bidez.

06

Havreko arte modernoaren elkartea sortu zen. Braquek, Othon Frieszek eta Raoul Dufyk pintura fauvisten urteroko erakusketetan parte hartu zuten 1909ra arte.
EEkainean, lehen artelan fauvistak egin zituen Anberesen. Urrian, L’Estaquen egon zen lehen aldiz: “Frantzia hegoaldean zoramena sortzen zitzaidala sentitu nuen!”.

07

martxoak 20–apirilak 30: sei paisaia fauvista erakusgai jarri zituen Independenteen Erakusketan. Udazkenean, L’Estaque-n eta La Ciotat-en hainbat paisaia egin zituen, Cézannen estiloari jarraitzen ziotenak. Azaroaren amaieran, Bateau-Lavoir-en, Apollinairek Picasso aurkeztu zion.

08

azaroak 8–9: Daniel-Henry Kahnweiler galerian, bakarkako lehen erakusketa, paisaia geometrizatuak, Kubismoaren hastapen ofiziala. Apollinairek idatzi zuen katalogoaren hitzaurrea.

09

Uda sasoia La Roche-Guyonen, Mantes inguruan, Kubismo Analitikoaren lehen paisaiak.

11

Txantiloiz pintatzeko teknika erabiliz, elementu tipografikoak sartu zituen lehen aldiz bere obra piktorikoan, artelanen zentzua aberasteko eta ulermena errazteko.

12

Irailean, Sorguesen, lehen papier collé edo itsatsitako papera sortu zuen, Fruta-ontzia eta edalontzia (Compotier et verre). Elementu bitxi bat erantsi zion artelanari, kolorea eta forma bereizteko.

13

Kubismo Sintetikoa sortu zen: Braquek margolanetan txertatu zuen itsatsitako paperekin ikasitakoa; pinturetan itsatsitako paperen materia eta zeinu tipografikoak imitatu zituen.

14

Abuztuak 3: Lehen Mundu Gerra hasi zen. deklarazioa.
Braque soldadutzara deitu zuten. Azaroaren 14an bidali zuten frontera, Sommera.

15

Maiatzak 11: zauri larriak jaso zituen Artoisen; 1916ra arte ez zuen ezer margotu.

17

Pierre Reverdy-ren Nord-Sud aldizkariak “Pensées et réflexions sur la peinture” (“Pinturari buruzko pentsamenduak eta gogoetak”) argitaratu zituen.

19

Martxoak 5–31: Léonce Rosenbergen L’Effort moderne galerian, bigarren bakarkako erakusketa, natura hilak. Erik Satierekiko adiskidetasunaren hasiera.

22

Azaroak 1– abenduak 20: Udazkeneko Aretoan, Kaneforek bere inspirazio klasiko berria adierazi zuten.

24

Serguéi Diaghileven Ballet Errusiarrekin elkarlana (Les Fâcheux, Zéphire et Flore, eta Salade) Beaumonteko Kondearen Parisko gau-emanaldietan.
1924ko maiatzak 2–21: lehen erakusketa bere arte-merkatari berriaren, Paul Rosenbergen, egoitzan.

25

Auguste Perretek Parisen, Montsouris parkearen alboan, eraikitako estudioa.

26

Martxoak 23: Marcelle Laprérekin ezkondu zen, 1910az geroztik neska-laguna zuena.

30

Paul Nelsonek Varengeville-sur-Mer-en eraikitako estudioa; handik aurrera urtearen zati bat han emango zuen Braquek.

32

Hesiodoren Théogonie obra ilustratu zuen Ambroise Vollarden enkarguz. Inspirazio mitologikoa zuten margolan, grabatu eta eskulturez osatutako zikloa.

33

apirilak 9–maiatzak 14: atzera begirakoa Basileako Kunsthallen. Carl Einsteinek idatzi zuen katalogoaren hitzaurrea. Bere lehen monografiaren egilea izan zen 1934an.

39

Varengevillen jarri zen bizitzen gerra garaian. Eskulturako lehen saiakerak, zenbait vanitas soil eta sinboliko.

43

1943 Jean Paulhanen Braque le Patron lanaren argitalpena.

44

Billarrei buruzko zikloa hasi zuen, 1949an amaituz.

46

“Bizirik dagoen planetako margolari onena” zela esan zuen Nicolas de Staëlek.

47

1947 maiatzak 30–ekainak 30: Lehen erakusketa Aimé Maeghteren, bere azken arte-merkatariaren, galerian. René Char poeta ezagutu zuen.

48

Veneziako XXIV. Bienalaren saria.

49

Lantegien saila.

53

Txoriak margotu zituen Louvre Museoko Enrique II.a aretoko sabaian, areto etruskoa izenekoan.

54

Txoriak saila hasi zuen, 1962an amaituz.

55

Varengevilleko azken paisaien zikloa abiatu zuen.

63

Abuztuak 31: Georges Braque Parisen hil zen. Estatu ohoreekin agurtu eta lurperatu zuten Varengeville-sur-Mer-eko hilerri txikian.

Partekatu