Ikasi

Artez busti

Artez busti programak Museoa bisitatzeko hainbat aukera eskaintzen ditu, taldean edo banaka, eta askotariko tresnekin eta informazio- eta ezagutza-mailekin.

Hezkuntza-eremuek, entzuteko gidek edo hainbat dinamika edo eduki eskaintzen dituzten iraupen ezberdineko bisitaldi gidatuek aldi baterako erakusketak, Guggenheim Bildumak eta eraikinaren arkitektura ezagutarazten dituzte.

Artetik

Berrikuntzarekiko eta edukien irisgarritasunarekiko konpromisoaren baitan, Museoak esperientzia digital aitzindari bat jarri du abian, Bildumaren bitartez beste bisitari eta artelan batzuekin konektatzeko aukera ematen duena.

Bisitaldi gidatuak

Visitas guiadas | Guggenheim Bilbao Museoa

Bisitaldi laburrak

Bisitaldi orokorretan Museoaren alderdi azpimarragarrienak ezagutzeko aukera duzu. Bisitaldi laburretan ikusgai dauden artelan batzuen inguruko azalpenak jasoko dituzu.

Galdetu Informazio-mahaian ordutegi bakoitzean eskaintzen diren gaiei eta hizkuntzei buruz (euskara, gaztelania eta ingelesa).

  • Iraupena: 30 min
  • Gehienez 20 pertsona gidako
  • Doakoa Museorako txartela erosiz gero
Gehiago irakurri
Bisitak | Guggenheim Bilbao Museoa

Ordainpeko gidaridun bisitaldiak

Langile berezituen ardurapean egindako bisitak.

Gidaridun bisitaldiek eraikinaren arkitektura eta erakusketen lanak azaltzen dituzte.

Gai jakin baten landu nahi izatekotan, arren adierazi erreserba egitean eta gidariari bisitaldia hasi aurretik.

Bisitak euskaraz, italieraz eta alemanez egiteko edo behar berezietarako, bidali e-maila helbide honetara: información@guggenheim-bilbao.eus

ERRESERBATU GIDARIDUN BISITALDIA

Gehiago irakurri
guggenheim 768x432

Guggenheim +

Frank Gehryren eraikinean jendearentzat zabalik ez dauden guneak eta tokiak ezagutu eta, gainera, erakusketak bisitatu nahi dituzu? Hartu parte Museoko gidari profesionalek eskainitako bisitaldi esklusibo honetan.

  • Ezinbestekoa da aurretik erreserba egitea, telefono-zenbaki honetara deituta: 944 359 090 (asteartetik ostiralera, 10:00–14:00)
  • Topalekua: Taldeen Txarteldegia
  • Batez besteko iraupena: 120 min
  • Bisitaldi bakoitzaren kostua: 225 € (sarrerak ez daude barne)
  • Gehienez 20 pertsona taldeko
Gehiago irakurri

Beste baliabideak

imagen chica telefono audioguias scaled

Entzuteko gidak

Sarreraren prezioan entzuteko gida barne dago; sistema horri esker, modu autonomoan bisita daiteke Museoa, eta arkitekturari eta erakusketei buruzko azalpenak entzun daitezke. Mugikorrera deskargatu ahal izango duzu entzuteko giden aplikazioa.

Didaktika Arte y espacio | Aprende | Guggenheim Bilbao Museoa

Didaktika

Didaktika proiektuaren barruan, gune didaktikoak eta jarduera bereziak diseinatzen ditu Museoak erakusketen osagarri dira, bertako obrak ikusten eta ulertzen laguntzeko tresnak eta baliabideak eskainiz.

Babesleak:

  • Era guztietako ikuspegiak, erakusketa bakoitzeko komisarioekin adostutako proposamenekin.
  • Behaketa, gogoeta, ikasketa eta gozamena bultzatzen dituzte.
  • Hainbat esperientzia sorrarazten dituzten tresna interaktiboak eskaintzen dituzte.
  • Adin guztietako haurrentzat erabilgarria den diziplinarteko eta zeharkako programazio bat.
  • Informazio gehiago lortzeko, joan webgunera, erakusketa bakoitzaren Ba al zenekien…? atalera.
Gehiago irakurri