Egin gabeko proiektu baten II. zatia | Xabier Salaberria | Guggenheim Bilbao Museoa
Iragandako erakusketa

Garmendia, Maneros Zabala, Salaberria. Prozesua eta metodoa

2013.10.31 - 2014.02.16

Historiaren dekonstrukzioa eta simulazioa erabiltzen dituzte Iñaki Garmendiak (Ordizia, 1972), Xabier Salaberriak (Donostia, 1969) eta Erlea Maneros Zabalak (Bilbo, 1977) artelanak egiteko. Estrategia horiez gain, artea jorratzeko berregite-, bereganatze- eta berrinterpretatze-prozesuez baliatzen dira. Erakusketa honetan, bere funtsezko asmo bati jarraiki, inguruko arte-giroa arakatuko du Guggenheim Bilbao Museoak, artegintza horren testuingurua azaltzeko.

Hiru egitura autonomoetan datza erakusketa; egiturok, halere, interdependenteak dira eta hiru egileen lana hartuko dute. Ezaugarri horri esker, hiruron lanak elkar elikatuko dute. Egitura bakoitzean artista banaren ibilbidea berraztertuko da, eta, gainera, artelan egin berriak ikusgai jarriko dira, erakusketarako bereziki sortutakoak.


Xabier Salaberria
Egin gabeko proiektu baten II. zatia (Part II of an Unbuilt Project), 2007
Pinuzko kontratxapatua eta tirafondoak
190 x 500 x 40 cm
Honen eskaintza: Carreras Múgica, Bilbo

Partekatu