Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964–2009)
2013.10.04 - 2014.01.19
Erakusketa hau Antoni Tàpiesen eskulturei eta objektuei eskainitakoa da, artelan multzo horiek sakonetik aztertuko duen lehenengoa. Haren ibilbide osoko lanak ikertuko dira; bost hamarkada, 1960tik egun arte.
Muntaia noziotik abiatu zen Tàpies objektuak eta eskulturak egiteko alde formalak arakatzeko. Interes hori bizitza osoan landu zuen; izan ere, ikerketa-lerro horrek arte-gai eta -ardura jakin batzuk aditzera emateko aukera eman zion.
Erakusketan askotariko materialez eta teknikez egindako lanak izango dira ikusgai, eskulturak eta objektuak sortzeko Tàpiesek jarraitutako ildo tematiko, kontzeptual eta kronologikoak agerian uzteko. Horrek haren garaiko artean izandako eragina beste ikuspegi batzuetatik ulertzea ahalbidetuko du.
Antoni Tàpies
Banyera I (Bainuontzia I), 1988
Esmaltea txamotadun lur gainean
78,5 x 143,5 x 63,5 cm
Bilduma pribatua
© Fundació Antoni Tàpies, Bartzelona /VEGAP, Bilbao, 2013
Argazkia: Prudence Cuming Associates Ltd.