Yoga-en-familia
Familiak
Azaroak 3 eta 17, igandeak

Yoga familiartean. Denbora hartzea

Prezioa

7 € Lagunek / 9 € publikoak oro har

Lekua

Museoko aretoak eta Hezkuntza-espazioa

Informazio gehiago

Jarduerarako beharrezkoa da gutxienez bi sarrera erostea: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat. Ez da beharrezkoa aurretik esperientziarik izatea.

Familiartean egiteko jarduera honek hartu-emanak lantzeko aukera eskaintzen du arteari lotutako jolasen eta guztiontzako moduko yoga-mugimenduen bidez. Arteak mesede egiten die ongizateari eta bizi-kalitateari, eta beren adimen emozionala garatzen laguntzen die haurrei, baita haiekin datozen helduei ere.

Ellworsth Kellyren Kurba horia obra inspirazio-iturri hartuta, ikusiko dugu kolore horiak eta kurbadurak hainbat gauza iradoki diezazkiguketela: eguzkia, epeltasuna, argia… Obra horretan, kolore horia negu hotzeko zuri kolore bihurtuz doa pixkanaka: udazkenera eta naturak negurako egiten duen prestaketa-lanera garamatza trantsizio horrek.

Yoga-saio honetan, gure gorputzak eta bihotzak prestatuko ditugu, basoko landareek, zuhaitzek eta animaliek udazkenean egiten duten bezalaxe. Udazkenak dakarzkigun opariak hartu eta neguari ongietorria egiteko prestatuko gara.

Proposamen honek beren sormenaren esentziarekin eta mugimendu kontzientearekin berriz konektatzeko aukera eskaintzen die heldu zein txikiei.

Saioen gidariak: Ismene Madariaga eta Eliezer Ruiz

Ordutegia: 12:30–13:30
Iraupena: 90 min
Adina: 6–10 urte
Hizkuntza: ele bitan (gaztelaniaz eta euskaraz)
Ez da beharrezkoa aldez aurretik esperientziarik izatea.

Prezioa

7 € Lagunek / 9 € publikoak oro har

Lekua

Museoko aretoak eta Hezkuntza-espazioa

Informazio gehiago

Jarduerarako beharrezkoa da gutxienez bi sarrera erostea: bat haurrarentzat eta bestea harekin batera doan helduarentzat. Ez da beharrezkoa aurretik esperientziarik izatea.