Itsas paisaia | Gerhard Richter | Guggenheim Bilbao Museoa
Iragandako erakusketa

Alemaniako pintura Bigarren Mundu Gerraren ondoren

2002.02.05 - 2003.02.16

Erakusketa honetan New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en eta Guggenheim Bilbao Museoaren fondoetako obra batzuk aurkezten dira, hain zuzen ere XX. mendearen azkeneko herenean zehar nazioarteko publikoaren arreta piztea lortu zuten lau pintore aleman hauenak: Georg Baselitz, Anselm Kiefer, Sigmar Polke eta Gerhard Richter.

Gaiari eta teknikari dagokienez oso anitzak izan arren, Alemaniako pintura Bigarren Mundu Gerraren ondoren erakusketan aurkezten diren obra hauetan interes bera antzematen da: errealismoa azpikoz gora jartzea, sarritan pinturaren planoaz baliatuz, baina ondare nazionala eta, zehatzago esanda, Alemaniako pinturaren tradizioa aipatzean kulturaren eta historiaren erreferentziak mantenduz, ordea. Artista hauen lanaren erreferentea Bigarren Mundu Gerraren ondorengo sorkuntza-aldia izan da. Izan ere, aldi hartan zehar Joseph Beuys Alemanian sumatzen zen etsipena eta aurre egiten ari ziren zailtasunak aztertzen aritu zen, berrikuntza espirituala bultzatzen saiatzeaz gain. Bere aldetik, Gerhard Richter modu berezi batez ordezkatuta agertzen da erakusketan, Guggenheim Bilbao Museoak artistaren Itsas-paisaia (Seestück, 1998) eskuratu berri duelako. Obra horretan pintura eta argazkia bat egiten ditu baliabide horietako bakoitzak ilusio optikoa lortzeko duen ahalmena zalantzan jarriz.


Fundación Goethe España-ren laguntzari esker gauzatua.

 

Gerhard Richter
Itsas paisaia (Seestück), 1998
Olio-pintura mihise gainean
290 x 290 cm
Guggenheim Bilbao Museoa

Partekatu